Lagako hondartzako aparkalekua uda osoan egongo da zabalik
Hondartzaren inguruko ingurumena birsortzeko lanak udazkenera arte atzeratuko dira, Espainiako Gobernuaren Bizkaiko ordezkariordeak jakinarazi duenez.
Lagako (Ibarrangelu) hondartzaren ondoan dagoen aparkalekua uda osoan egongo da irekita eta erabilgarri, "salbuespen gisa". Erakundeen artean akordioa lortu dute eta inguru horretako ingurumena lehengoratzeko lanak urrian hasiko dituztela erabaki dute, Carlos Garcia Buendia Espainiako Gobernuaren Bizkaiko ordezkariordeak ohar batean jakinarazi duenez, asteburuan hondartza horretan aparkatzeko izan diren arazoen ondoren.
Buendiak iragarri du analisi tekniko eta juridikoak aztertu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Portu, Itsas eta Itsasertz Gaietako Zuzendaritzak, Itsasertz Mugarteak eta Udalak izan dituzten elkarrizketetan "adostasunezko irtenbide honen alde egitea" erabaki dutela, hondartza horren "erabiltzaileei kalterik ez egiteko" helburuarekin. Hala, Ibarrangeluko Udalak Eusko Jaurlaritzari, "salbuespen gisa", aparkalekua erabiltzeko baimena eskatuko dio.
Lagako ingurua lehengoratzeko lanak bainu-denboraldiaren ondoren hasiko dira. Gobernuko ordezkariordearen arabera, jarduera horiei esker, inguru hori guztia, "lehengoratzen jarraituko da, kostaldearen naturaltasuna areagotuz eta haren erresilientzia naturala erraztuz, higadura-arriskua prebenitzeko, uholdeetatik babesteko eta klima-aldaketara egokitzeko premiazko beharrizana baita".
Lanen barruan sartzen dira materiala kentzea hondar garbi eta naturalera iritsi arte, jarduketa-eremuan lurperatutako instalazioak lekuz aldatzea, duna-birsortzea eta ingurunera egokitutako duna-espezieak landatzea. Lagako hondartza eta haren babes- eta erabilera-elementuak antolatzeko proiektua-n aurreikusitako lanak dira eta Ibarrangeluko Udalaren eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Patronatuaren aldeko txostena dute.
Hala ere, Garcia Buendiak azpimarratu duenez, hondartzetara joateko "paradigma aldatu behar da"; ibilgailu pribatuak erabiltzeari utzi eta "garraio publikoa hartzearen aldeko apustu sendoa" egiteko garaia dela uste du.
Zure interesekoa izan daiteke
Emakume bat ikerketapean dago, Bilbon adingabe bat bahitzen saiatzeagatik
Adingabea lagunekin ari zen jolasten, eta banku batean eserita zegoen emakume bat hurbildu zitzaien. Senidea zela esanda, adingabea besotik heldu eta berarekin eramaten saiatu zen. Gurasoen lagun batzuek gertatutakoa ikusi zuten, eta adingabeari galdetu zioten emakumea ezagutzen ote zuen.
EHUk uste du lehendakariak ez diola "behar besteko balioa eman unibertsitate publikoari" ikasturte hasierako ekitaldian egoteari muzin eginez
Horixe adierazi du Ixone Fernandez de Labastida Arabako Campuseko errektoreordeak Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean, Imanol Pradales lehendakariak ikasturte hasierako ekitaldietan Mondragon, Deustu eta EHU txandakatzeko hartu duen erabakiaren harira.
Heriotzen kopurua jaiotzena baino ia bi aldiz handiagoa da EAEn
Heriotzak 6.253 izan ziren urteko lehen hiruhilekoan, aurreko urtean baino % 0,8 gutxiago, eta jaiotakoak bainoa 3.008 gehiago.
Espainiako Abokatu Kristauen Fundazioak hiru urteko espetxe-zigorra eskatu du Bernedoko udalekuen auzian ikertutako 15 kiderentzat
Gasteizko Instrukzio Epaitegiak gaur hartuko die deklarazioa 15 ikertuei, eta testuinguru horretan egin du iragarpena herri-akusazio gisa ari den elkarteak. Bestalde, euskal udalekuetako kideek adierazi dute ez dutela prozesuaren berri emango, adingabeen eskubideak babesteko.
Lanbide Heziketak ia 8.000 plaza gehiagorekin ekin dio ikasturteari, bi gradu bikoitz berrirekin
Ia 75.000 plaza eskaini dira eta oraingoz 51.000 ikasle pasatxok eman dute izena (matrikulatzeko epea urriaren 16ra arte egongo da zabalik). Ikasturte hasierako ekitaldian lehendakariak azpimarratu duenez, egungo LHa "Txapeldunen Ligan" dago eta hezkuntza sistema hobetzeko "ardura partekatua, autokritika eta autoestima" eskatu ditu.
Txinak konfrontazioa baztertu du AAren inguruko eztabaidan, eta "ongira bideratutako" teknologia defendatu du
Pekinek adimen artifizial ireki eta inklusiboaren nazioarteko araubidea eskatu du, eta ohartarazi du mehatxu-diskurtsoek eta "asmo txarreko lehiak" haren gobernantza oztopatzen dutela.
Uda beteko tenperaturak astea hasteko : gaur 30 graduak gaindituko dira aste erdian udazken giroari bide eman aurretik
Nafarroako hainbat tokitan, Iruñean eta Erriberan kasu, termometroak 35 graduraino iritsiko dira gaur. Bihar goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera.
Normandiako Lehorreratzetik Markinara: Abelek Bigarren Mundu Gerrako kamioneta bat du egurra garraiatzeko
Bigarren Mundu Gerrako kamioneta bat dabil Markina-Xemeingo mendietan. Abel Ibarluzea jabeak egurra garraiatzeko eta beste baserriko beste zenbait lanetarako erabiltzen du. Garai batean, Euskal Herrian ohikoa zen AEBko armadaren gerra-ibilgailu hauek ikustea. Gaur egun, Abelena da geratzen den bakarrenetako bat.
Gizon bat hil da Oiartzungo AP-8ko zerbitzugunean izandako zirkulazio istripu batean
61 urteko gizonak furgonetarekin izan zuen istripua atzo gauean, zerbitzugune baten barruan.
Imsersoren bidaiak gaurtik aurrera egongo dira eskuragarri Hego Euskal Herriko pentsiodunentzat
Nafarrentzat gaur abiatuko da plaza eskuratzeko epea, eta EAEko pentsiodunentzat, asteazkenean. Guztira, ia 900.000 plaza eskainiko dira penintsulako kostaldera eta uharteetara joateko edo bospasei eguneko bidaiatxoak egiteko.