Adimen artifizialaren lege berriaren hamar gako eta adibide
Espainiako Gobernuak adimen artifizialaren gobernantzari buruzko lege-proiektu bat onartu du, teknologia horren erabilera gizartearentzat "etikoa, inklusiboa eta onuragarria" izango dela bermatzeko.
Horretarako, testuak zehazten du zer praktika egongo diren debekatuta, zer sistema hartuko diren "arrisku handikotzat" eta isun milioidunak dituen zehapen-araubide bat ezartzen du.
Gainera, arauak ezartzen du nahitaezkoa dela adimen artifizialak sortutako edukiak etiketatzea; horrela, tresna horiekin sortu eta zabaldutako irudi guztiek (IA) siglak dituzten ur-markak izan beharko dituzte.
Hauek dira Ministroen Kontseiluak gaur onartu duen proiektuaren hamar gako eta adibide batzuk. Proeiktua Parlamentuan izapidetzen hasiko dira orain:
1.- Debekatuta dago teknika subliminalak erabiltzea (hala nola irudi edo soinu hautemanezinak) baimenik gabe erabakiak manipulatzeko. Adibidez, chatbot bat (laguntzaile digitala) jokoarekiko mendekotasuna duen erabiltzailea identifikatu eta joko-plataformetan sartzera bultzatzen duena.
2.- Debekatuta dago adinarekin edo desgaitasunarekin lotutako kalteberatasunak ustiatzea portaera aldatzeko eta kalteak edo galerak eragin ditzakeen moduan. Adibidez, haurrak arriskutsuak izan daitezkeen erronkak osatzera animatzen dituen adimen artifizialeko haur-jostailua.
3.- Debekatuta dago pertsonen sailkapen biometrikoa egitea arraza- edo orientazio politiko, erlijioso edo sexualaren arabera. Adibidez, sare sozialetako argazkien analisitik abiatuta pertsona baten orientazio politikoa edo sexuala ondorioztatzen duten sistemak.
4.- Debekatuta dago pertsonak sailkatzeko IA sistemak erabiltzea portaera sozialetan edo ezaugarri pertsonaletan oinarrituta, hautaketa-metodo gisa; adibidez, dirulaguntza edo kreditu bat eman ala ez erabakitzeko erabiltzen diren sistemak.
5.- Debekatuta dago emozioak hautemateko edo manipulazio kognitiboko sistemak erabiltzea; adibidez, enpresako langileen aurpegia, ahotsa edo keinuak aztertuz, nor dagoen motibaziorik gabe edo estres egoeran identifikatzeko eta horren arabera laneko erabakiak hartzeko IA sistema erabiltzea.
6.- Proiektua «onartezintzat» jotzen da, halaber, zaintza prediktiboa egitea; adibidez, pertsona batek delituak egiteko duen arriskua soilik bere profil edo ezaugarri pertsonaletan oinarrituta ebaluatzea.
7.- Debekatuta dago Deepfake sexualak sortzen dituzten IA sistemak erabiltzea, baita pertsona fisiko identifikagarriak dituzten eduki sexual errealistak sortzea edo manipulatzea ere; adibidez, X sare sozialeko Grok laguntzaile birtualak sortutako biluziak argitaratzea.
8.- Erabat debekatuta dago haur-pornografiako edukiak sortzea edo aldatzea edozein adimen artifizialeko sistema erabiliz.
9.- Arau-hauste larriengatiko zehapenak 35 milioi eurokoak izan daitezke, edo enpresa baten munduko negozio-bolumenaren % 7rainokoak. Legeak herri-administrazioak isunetatik salbuesten ditu, baina ohartarazpenak eta diziplina-neurriak aurreikusten ditu (besteak beste, behartze-neurriak), adimen artifiziala gaizki erabiltzen duten funtzionarioentzat.
10.- Arrisku handikotzat jotzen dira, baina erabil daitezke, langileen hautaketan, justizian edo hezkuntzan erabiltzen diren IA sistemak; adibidez, epai-zirriborro bat sortzen duen IA bat, epaileak azken erabaki juridikoa berrikusi gabe erabiltzen bada, edo hautagaiak sailkatzeko baheketa-algoritmoak, behar bezalako gainbegiratzerik gabe aplikatzen direnean.
Zure interesekoa izan daiteke
Heriotzen kopurua jaiotzena baino ia bi aldiz handiagoa da EAEn
Heriotzak 6.253 izan ziren urteko lehen hiruhilekoan, aurreko urtean baino % 0,8 gutxiago, eta jaiotakoak bainoa 3.008 gehiago.
Espainiako Abokatu Kristauen Fundazioak hiru urteko espetxe-zigorra eskatu du Bernedoko udalekuen auzian ikertutako 15 kiderentzat
Gasteizko Instrukzio Epaitegiak gaur hartuko die deklarazioa 15 ikertuei, eta testuinguru horretan egin du iragarpena herri-akusazio gisa ari den elkarteak. Bestalde, euskal udalekuetako kideek adierazi dute ez dutela prozesuaren berri emango, adingabeen eskubideak babesteko.
Lanbide Heziketak ia 8.000 plaza gehiagorekin ekin dio ikasturteari, bi gradu bikoitz berrirekin
Ia 75.000 plaza eskaini dira eta oraingoz 51.000 ikasle pasatxok eman dute izena (matrikulatzeko epea urriaren 16ra arte egongo da zabalik). Ikasturte hasierako ekitaldian lehendakariak azpimarratu duenez, egungo LHa "Txapeldunen Ligan" dago eta hezkuntza sistema hobetzeko "ardura partekatua, autokritika eta autoestima" eskatu ditu.
Txinak konfrontazioa baztertu du AAren inguruko eztabaidan, eta "ongira bideratutako" teknologia defendatu du
Pekinek adimen artifizial ireki eta inklusiboaren nazioarteko araubidea eskatu du, eta ohartarazi du mehatxu-diskurtsoek eta "asmo txarreko lehiak" haren gobernantza oztopatzen dutela.
Uda beteko tenperaturak astea hasteko : gaur 30 graduak gaindituko dira aste erdian udazken giroari bide eman aurretik
Nafarroako hainbat tokitan, Iruñean eta Erriberan kasu, termometroak 35 graduraino iritsiko dira gaur. Bihar goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera.
Normandiako Lehorreratzetik Markinara: Abelek Bigarren Mundu Gerrako kamioneta bat du egurra garraiatzeko
Bigarren Mundu Gerrako kamioneta bat dabil Markina-Xemeingo mendietan. Abel Ibarluzea jabeak egurra garraiatzeko eta beste baserriko beste zenbait lanetarako erabiltzen du. Garai batean, Euskal Herrian ohikoa zen AEBko armadaren gerra-ibilgailu hauek ikustea. Gaur egun, Abelena da geratzen den bakarrenetako bat.
Gizon bat hil da Oiartzungo AP-8ko zerbitzugunean izandako zirkulazio istripu batean
61 urteko gizonak furgonetarekin izan zuen istripua atzo gauean, zerbitzugune baten barruan.
Imsersoren bidaiak gaurtik aurrera egongo dira eskuragarri Hego Euskal Herriko pentsiodunentzat
Nafarrentzat gaur abiatuko da plaza eskuratzeko epea, eta EAEko pentsiodunentzat, asteazkenean. Guztira, ia 900.000 plaza eskainiko dira penintsulako kostaldera eta uharteetara joateko edo bospasei eguneko bidaiatxoak egiteko.
Ospakizuna lehertu da Orion eta Donostian, Kontxako bandera irabazita
Ospakizunetan dira igande osoan Orion, herriko arraunlariek Kontxako Bandera eraman ostean: 34. astindu dute gaur. Herritarren babesa jaso dute beste behin ere arraunlariek. Eguneko beste txapeldunak Arraun lagunakekoak izan dira. Eguerdian hasi dute ospakizuna zaleekin, Kontxako bandera preziatua bosgarrenez irabazi ondoren.
Lurraldebusek Donostiatik Eskuzaitzeta industrialdera eta Zubietara doan linea berria estreinatuko du irailaren 21ean
Linea berriak industrialdeko langileei emango die zerbitzua, baita Zubietako espetxera joaten direnei eta Zubietara joaten diren Realeko zaleei ere.