Alerta laranja ezarri dute beroagatik, baina kostaldean brisa sartu eta tenperatura maximoak jaitsi egingo dira
Barnealdean tenperatura maximoak bere horretan mantenduko dira. Ostegunean berriro alerta laranja aktibatuko da eta ostiralean maximoak nabarmen jaitsiko dira.
36 gradu, atzo, Bilbon. Argazkia: Europa Press
Zazpigarren egunez jarraian, bero egingo du. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak alerta laranja ezarri du gaur eta biharko, tenperatura altu iraunkorrengatik. Tenperatura maximoak 35 graduraino iritsiko dira zenbait tokitan.
Halaber, 13:00etatik 20:00etara beste abisu hori bat aktibatuko da, tenperatura oso altuengatik.
Tenperatura altuak eta hegoaldeko haizearen intentsitatea direla eta, baso-sute arriskua ere indarrean egongo da egun osoan.
Gaur hego-haizea ahulago ibiliko da eta arratsaldean brisa sartuko da itsasotik. Ondorioz, tenperatura maximoak jaitsiko dira kostaldean; barnealdean, berriz, tenperaturak ez dira aldatuko. Zerua oskarbi edo hodei gutxirekin egongo da, nahiz eta mendebaldeko eta hegoaldeko eskualdeetan bero-hodei batzuk ager daitezkeen.
Pasa den goizaldean, oro har, atzokoa baino freskoagoa izan da. Euskalmeten arabera, atzo goizaldean 24,7 graduko tenperatura minimoa neurtu zen Zarautzen (Gipuzkoa) eta gaur, berriz, hotzenak ez dira 18 gradura iritsi. Tenperatura minimo altuena Goizuetan (Nafarroa) erregistratu dute, 23,3 gradurekin, Bermeoren (Bizkaia) eta Orozkoren aurretik (Bizkaia), 22,8 eta 22,3 gradurekin, hurrenez hurren.
Lau urteko ume bat ospitalera eman dute, Bilboko Pagasarribide eskolan bero-kolpe izan ondoren
Ostegunean berriro tenperatu altu iraunkorrengatik alerta laranja egongo da indarrean. Tenperatura beroenak 32-33 graduren bueltan kokatuko dira.
Horrez gain, tenperatura oso altuengatik abisu horia aktibatuko da 13:00etatik 20:00etara. Baso sute arriskuagatik ere abisu horipean egongo da Euskal Autonomia Erkidegoa egun osoan.
Ostiralean tenperaturak nabarmen egingo du behera.
Zure interesekoa izan daiteke
Udako giroa izango da nagusi datozen egunetan, baina euria egin dezake igandean Euskal Herrian
Asteburua tenperatura freskoekin hasiko da, eta termometroak 9 ºC-ra jaitsiko dira Gasteizen larunbatean. Hala ere, maximoak 30 ºC-tik gorakoak izango dira lurraldeko hainbat puntutan. Igandean, berriz, zirimiria egin lezake azken orduetan.
Giro sargoria izango da gaur, hego-haizeak lagunduta
34 ºC-ra go litezke termometroak puntu askotan eta goizean hodei eta ostarteak tartekatuko dira; arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta trumoi-zaparradaren bat bota dezake.
Beroak estutzen jarraituko du, baina ezegonkortasun handiarekin
Hurrengo egunetan, tenperatura altuak izango dira nagusi, baina ezegonkortasun handia izango da. Hala, gaur arratsaldean, esaterako, ekaitza bota dezake; Nafarroan, Aemetek abisu horia ezarri du euriteengatik.
Ur-goraldiak iragarri dituzte Nafarroako ubide txikietan eta sakanetan
Euri zaparrada eta ekaitz gogorren ondorioz hainbat probintziatan, tartean Nafarroan, ezarritako abisuak direla eta, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak albiste meteorologikoei adi egoteko gomendatu die herritarrei.
Igandean bero egingo du berriro ere Euskal Herrian
Eguna tenperatura baxuekin hasiko da, Gasteizen, esaterako, 14 ºC izango baitira, baina 34 ºC-ra helduko dira termometroak Iruñean, eta 32 ºC-ra, berriz, Bilbon. Arratsaldean, aldaketa etor daiteke, eta zaparrada trumoitsuak eta txingorra egin dezake zenbait puntutan.
Euri kontuak oraindik, baina arratsaldean eta asteburuan atertzera egingo du
Gaur zaparrada gogorrak bota ditzake isurialde atlantikoan, bereziki Bizkaian, Gipuzkoan eta Ipar Euskal Herrian, eta abisu horia ezarriko dute. Larunbatean eta igandean, baliteke zaparrada trumoitsuak izatea.
Iritsi da euria Euskal Herrira
Mendebaldean eta kostaldean hasi dira lehen zaparradak goizean eta orduek aurrera egin ahala, Euskal Herri osora zabalduko da euria, tarteka trumoi-ekaitzek eta txingorrak lagunduta. Abisu horipean izango dira EAE, Ipar Euskal Herria eta Erribera.
Beroaren ostean, tenperaturak behera nabarmen asteburu osoan zehar
Ebro ibaiaren ardatza abisu horipean dago tenperatura altuengatik, eta ostegunean, berriz, eguraldi-aldaketa etorriko da: euria izango dugu protagonista eta tenperaturak behera egingo du.
Hodeiak eta euri pixka bat, aldaketaren aurretik
Asteazken lainotsuago baten ostean, euria eta tenperaturen jaitsiera izango dira protagonista ostegunetik aurrera.
Euria dator aste honen bigarren erdirako
"Eguraldia" tarteko aurkezle Xabier Casadok azaldu digunez, modeloek euria eta tenperatura jaitsiera iragartzen dituzte abuztuaren 20tik aurrera. Uda bero eta lehor honen ondoren, askok gustura hartuko duten albistea da hori. Hala ere, oraindik ezin da zehaztu non egingo duen euria eta zenbat botako duen.