Errekorra maiatzeko tenperaturetan: 39,1 ºC neurtu dituzte Sopuertan
Maiatzean inoiz erregistratu diren tenperatura altuenak izan dira ostiral honetakoak. Euskal Herriaren mendebaldean izan da bero larriena, eta itzala bilatzea edota uretan freskatzea funtsezkoa izan da herritar askorentzat.
Bero sapa izan dugu ostiral honetan Euskal Herrian. Maiatzean gaude, baina, termometroei edo hondartzei begiratuta, edonork pentsa lezake uztailean gaudela. Hain zuzen ere, maiatzean inoiz erregistratu diren tenperaturarik altuenak izan dira gaurkoak.
Hil honetako maximoa 37,6 ºC-koa zen orain arte. Gaur 39,1 ºC neurtu dituzte Sopuertan, eta antzeko tenperaturak neurtu dituzte beste hainbat meteorologia estaziotan ere:
- 38,5 ºC Sodupen
- 37,1 ºC Laudion
- 36,7 ºC Muxikan
- 36,5 ºC Bergaran
- 35,5 ºC Miramonen (Donostia)
- 34,6 ºC Andoainen
- 30,7 ºC Urduñan
- 29,8 ºC Oiz mendian
Euskal Herriaren mendebaldean (Bizkaia eta Arabako iparraldean) neurtu dituzte tenperatura beroenak, baina Gipuzkoako barnealdea ere ez da atzean geratu. Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du 20:00ak arte, tenperatura altuak direla eta.
Bero sapa hau, gainera, bat-batean etorri zaigu. Joan zen astean, euria eta tenperatura freskoak izan ziren ia lurralde osoan, eta elurra ere ikusi genuen mendi tontorretan, Aralarren esaterako. Egun gutxiren buruan, 20 gradu inguruko aldea nabaritu dugu, eta nola edo hala egokitu behar izan dugu.
Itzala bilatuz eta ongi hidratatuta egin behar izan diote aurre beroari herritarrek. Hondartzetan ere maiatzean ezohikoak diren irudiak ikusi dira, gainezka egon baitira gehienak.
Hurrengo egunetarako antzeko eguraldi iragarpena egin du Euskalmetek. Asteburuko bi egunetan ere bero egingo du, baina termometroak gaur baino pixka bat beherago gelditzea espero da. Hurrengo asterako joerari begiratuta, berriz, oraingoz ez da aldaketa handirik ikusten.
Zure interesekoa izan daiteke
Mafiek Ceutako migratzaileekin trafikatzen dutela ohartarazi du Polizia Nazionalak
Angel Victor Torres Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroak koordinatuko du Espainiako Gobernuaren barruan Ceutako krisiak eragindako egoera.
Palestinarekin Elkartasuna elkarteak gogorarazi du Palestinako erasoek "ez dutela etenik" eta beste mobilizazio bat deitu du urrirako
Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta, manifestazioa egin dute ostiral honetan Bilbon, Palestinari elkartasuna adierazteko. Manifestariek salatu dutenez, su-etena hasi zenetik palestinarren aurkako sarraskia ez eteteaz gain, Israelgo Gobernuak Libanora eta Iranera zabaldu ditu erasoak. Urriaren 3an beste manifestazio bat egingo dute, Bilbon.
Lezoarrak kezkatuta daude Pasaiako portuko isuriekin eta neurriak eskatu dituzte
Azken sutearen ondorioz, leihoak ixteko deia egin diete agintariek. Horrelakoak eguneroko kontua direla salatzen dute eta elkarretaratzea egin dute udaletxe aurrean. Portuan lan egiten duten enpresek euren osasunaren kontura ateratzen dituztela etekinak diote eta agintariei neurriak hartzeko eskatu diete.
Riglosko sute handia kontrolpean dute, eta ebakuatuak etxera itzuli dira
Aragoiko Gobernuak babes zibileko gutxieneko mailara jaitsi du alerta azken ebakuatuak beren etxeetara itzuli ondoren, nahiz eta operatiboak lanean jarraitzen duen 14.500 hektareako perimetroa finkatzeko.
Sagardogileek sagar-bilketa aurreratu dute lehortearen ondorioz, eta aurtengo uzta % 30-35 txikiagoa izango dela aurreikusi dute
Uda lehorraren ondorioz, ekoizle batzuek uzta aurreratu dute, eta beste batzuek datozen egunetan ekingo diote bilketari. Kanpainaren emaitza irailean aurkeztuko dute Villabonako sagasti esperimentalean.
Aurtengo Aste Nagusia azkena izango da Juan Mari Aburtorentzat Bilboko alkate bezala
12 urtez alkate izateak ematen duen perspektibarekin, Aste Nagusiak izan duen bilakaeran herritarren parte-hartzea nabarmendu du. Oraindik bada zer hobetu eta kontuan hartzeko moduko kezkak eta erronkak. Horren harian, konpartsekin gorabeherak izan arren, gaur egun harremana errespetuzkoa dela esan du. Jaia lehertzeko egun bakarra falta denean, alkateak ere urduri eta emozio handiz bizi ditu ordu hauek.
Txosnak "gune seguruak" izango dira Aste Nagusian erasoak jasaten dituztenentzat
Bilboko Konpartsek egunero txandak antolatuko dituzte erasoa jasan duten pertsonei arreta emateko, leku seguru batera laguntzeko eta, hala eskatuz gero, beste eragile batzuekin harremanetan jartzeko.
Ertzaintzak kontrolak egingo ditu Aste Nagusian, armak eta objektu arriskutsuak dituzten pertsonak sar ez daitezen
Operatibo berezi horren barruan, bideozaintza ezarriko da eraso sexistak prebenitzeko, patinete elektrikoen erabilera kontrolatuko da eta garbiketa-dispositibo bat zabalduko da.
Herritarrak konfinatu dituzte hainbat orduz Pasaiako portuan piztutako sute baten ondorioz sortutako keagatik
Sua gaur goizean piztu da Pasaiako portuko desegite-gune batean, eta, batez ere, autoak eta bateriak erre dira. Ke-laino handiaren ondorioz, larrialdi zerbitzuek ES-Alert bat aktibatu eta konfinamendua eskatu dute, batez ere Lezoko herritarrei. Airearen kalitatea normala zela egiaztatu ondoren kendu dute abisua.
Euria Urzainkiko sutea itzaltzen laguntzen ari da, baina ibilgailuen sarbidea zailtzen du
Baso-pistak ezin dira ibili, lurraren ezegonkortasuna areagotu eta elementuak erortzeko aukera baitago. Horrek arriskua areagotu du, eta bigarren mailako sute-guneak sortzeko probabilitatea handitu du.