Donostia

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Okupatutako pabiloi bat hustu dute Donostiako Herrera auzoan

Ertzaintzak Donostiako Udaltzaingoarekin lankidetzan burututako operatiboa epailearen aginduz egin da, pabiloiaren jabeak eskatuta. Kale egoeran zeuden sei pertsona kaleratu dituzte, eta horietako bi Polizia Nazionalaren esku geratu dira.

Oxigraf pabiloia.

Ertzaintzak eta Donostiako Udaltzaingoak Herrera auzoko Oxigraf enpresaren pabiloi okupatua hustu dute ostiral honetan. Operazio horretan, kale egoeran zeuden eta bertan lo egiten zuten hainbat pertsona kanporatu dituzte. 

Operatiboa epailearen aginduz jarri da martxan, jabeak eskatuta. Pabiloia abandonatuta zegoen, eta hainbat kexa eragin ditu bizilagunen artean. 

Agenteak 09:00ak aldera sartu dira eraikinera, eta 11:00etan amaitu da operazioa, batere istilurik gabe.  

Segurtasun Sailaren arabera, segurtasun indarrek sei pertsona kanporatu dituzte, eta horietako bi Polizia Nazionalaren esku geratu dira.

Zure interesekoa izan daiteke

euskadi gastronomia sariak
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Sukaldaritza Berriaren sortzaileek, Txomin Etxaniz upategiko familiak eta Izaskun Orivek jaso dituzte Gastronomia Sariak

Eusko Jaurlaritzak 2025eko Euskadi Gastronomia Sariak banatu dizkie gaur "euskal gastronomiaren historia eta etorkizuna markatu duten erreferenteei". Lehen edizio honetan, saridunak honakoak izan dira: Euskal Sukaldaritza Berriaren sustatzaileak, gastronomiako ibilbide onenaren sari bereziarekin; Andres, Ernesto eta Iñaki Txueka Isasti anaiak, Txomin Etxaniz upategiko arduradunak, enogastronomia ibilbide onenaren sariarekin; eta Izaskun Orive Aizpuru, AidTec Solutions enpresaren sortzailea, talentu gaztearen sariarekin.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X