Nogen, Janus Lester, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus igoko dira oholtzara EHUk San Mames egingo duen festan
Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu duen gradu eta graduondo amaierako lehen ekitaldi bateratua ekainaren 12an egingo da. Palestinaren aldeko keinu batekin borobilduko dute ekitaldia; palestinarrez osatutako Sol Band taldeko abeslariak hartuko du parte.
Nogen, Maialen Lujanbio, Janus Lester eta Amets Arzallus. Artista horiek osatuko dute Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) ekainaren 12rako Bilboko San Mames estadioan antolatu duen jai handiko kartela. Gradu eta graduondo amaierako ekitaldi bateratua egingo da estreinakoz.
Joxerramon Bengoetxea Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak eta Estitxu Garai Bizkaiko Campuseko eta Komunikazioko errektoreordeak aurkeztu dute egitaraua, goizean futbol zelaian bertan egin duten agerraldian. Parte-hartzaile guztiak EHUko ikasle izandakoak direla nabarmendu dute. "Ekitaldi berezia izango da. Unibertsitate publikoa defendatzea ere badelako unibertsitatea ospatzea, bidelagun izatea eta gure gizarteari egiten dion ekarpena publikoki aitortzea", esan du Bengoetxeak.
Aitortza horren erakusle, lehenengo EHUalumni sariak banatuko direla azaldu du errekoreak, eta "ekitaldi akademikoa den heinean", zientzia dibulgazioak ere bere lekua izango du; Juan Ignacio Perez Iglesias Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntza sailburuak eta EHUko errektore ohiak 'Iraganaren etorkizuna' hitzaldia eskainiko du.
Palestinaren aldeko elkartasun keinu batekin borobilduko dute festa. Hala, musikari palestinarrez osatutako Sol Band taldeko abeslariak ere parte hartuko du ekitaldian.
Gizarte osoari zabaldutako ekitaldia izango da, eta sarrerak jada eskuragai daude, 19,95 euroren truke, unibertsitatearen web gunean.
Ikasle ohiak
Aurkezpenean, aparteko balioa eman diote karteleko artista nagusiak EHUko ikasle ohiak izateari. Zehaztu dutenez, Nogen taldeko abeslari Ane Negueruelak Medikuntza ikasi zuen unibertsitate publikoan, eta medikuntza du ogibide egun.
Jokin Pinacho Janus Lester taldeko kantariak, berriz, Kimikako Gradua egin zuen, eta iaz aurkeztu zuen bere doktore tesia EHUn.
Bertsolariei dagokienean, biek Leioako campusean ikasi zuten: Maialen Lujanbio Arte Ederretan lizentziatu zen, eta Amets Arzallus, Kazetaritzan.
Zure interesekoa izan daiteke
Normaltasuna AP-8an, Irunen, Baionarako noranzkoan zazpi kilometrorainoko auto-ilarak sortu ostean
A-1 errepidean ere, 2 kilometro inguruko ilarak izan dira N-622 errepideko lotunearen parean, Irungo noranzkoan.
Hernani eta Errenteriako alkateek "politika eraginkorrak" eskatu dituzte etxegabeen arazoari aurre egiteko, "protagonismoen gainetik"
Gainera, Donostiako alkateak datorren ostegunerako Donostialdeko udalekin deitu duen bilerara joango direla iragarri dute.
Txupinera eta pregoilaria: "Jendearen maitasuna Bilbo bezain handia izan da"
Txupinera eta pregoilaria, pregoilaria eta txupinera, elkarrekin egoten dira ia 24 orduz, eta agenda bete-betea izaten dute egunero. Gaur ere indarrez hasi dute eguna: gosari lasai bat lehenengo, komunikabideekin elkarrizketak gero, eta lehiaketa gastronomikora joan dira ondoren. Musika, herri kirolak eta bertako jakiak izan dira protagonista bilbotarren egunean.
Zuzenean: 'Agur Marijaia'
Marijaia errez agurtuko dute Bilboko Aste Nagusia. Ohikoa denez, jaien amaierako ikuskizun piroteknikoa, "Agur Marijaia", itsasadarrean egingo da, udaletxeko zubiaren eta Mesedeetako zubiaren artean.
Haize aldaketek eta su jauziek sutea egonkortzea zaildu dute El Salerren
270 langile baino gehiago ari dira sugarren aurka borrokan, aireko 10 baliabide eta lurreko 40 ibilgailuren laguntzarekin. Sutearen ondorioz, inguruko bizilagunak eta kanpinak hustu behar izan zituzten, eta oraindik ezin izan dira itzuli. Valentzia hiriburua, Devesa-Albufera parke naturala eta hiriburuaren hegoaldeko hainbat auzo eta herri lotzen dituen CV-500 errepideak itxita jarraitzen du.
Kalu itsasora itzuli da, bost hilabeteko zaintzaren ostean
Martxoan Donostiako kostaldean erreskatatutako kareta dortoka gaur goizean askatu dute, kostaldetik bi miliatara, Aquariumean zaindu ondoren.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Bergaran estortsioa eta legez kanpoko atxiloketa egotzita
Ertzaintzako agenteek bi gizon eta emakume bat atxilotu zituzten ostegun arratsaldean, legez kanpoko atxiloketa eta herritar baten estortsioa egotzita. Diru kantitate bat eskatzen zioten biktimari.
47 urteko emakume bat hil dute Isla Cristinan (Huelva) eta haren bikotekidea atxilotu dute
Guardia Zibilak 08:50ean jaso du abisua. Agenteek biktimaren gorpua aurkitu dute, arma zuriz egindako zauri ugari zituela, Punta del Caiman hondartzan. Emakumearen bikotekidea, gizonezkoa, atxilotu egin dute, krimenaren egilea delakoan.
Ilargi-eklipse partzialak irudi ederrak utzi ditu Euskal Herrian eta munduan zehar
Ilargi-eklipse partziala ikusi ahal izan da bart gauean eta goizaldean munduko leku askotan, besteak beste, Euskal Herrian. Gurean, 06:12an izan da eklipsearen puntu gorena, Lurraren itzalak Ilargiaren azaleraren % 93 estali duenean.
17 atxilotu eta 42 salaketa Bilboko jaietako seigarren egunean
Atxiloketetako bat genero-indarkeriagatik izan da. Jaietako egun handiaren bezperan jende asko ibili da Bilboko kaleetan.