Hizkuntza gutxituen irakaskuntzarako estatutua agindu du Frantziako Hezkuntza ministroak
Frantzian hizkuntza gutxituen irakaskuntzan aurrerapausoak egon daitezkeela iragarri dute Peio Dufau (EH Bai) eta Paul Molac (Faisons Bretagne) diputatuek. Edouard Geffray Hezkuntza ministroak “tokiko hizkuntzetan irakasteko estatutu bat” agindu zien asteazkenean Parisen izan zuten topaketa batean.
Geffray ministroak Asanblea Nazionalean tokian tokiko hizkuntzak eta kulturak aztertzen dituen diputatuen batzordearen bileran hartu zuen parte. Besteak beste, azterketak euskaraz egiteko debekuak Ipar Euskal Herrian sortzen duen haserrea eta horen karietara egindako mobilizazioen berri eman zioten.
Horrez gainera, 50 diputatuk sinatutako dokumentu ba helarazi zioten, hizkuntza gutxituek administrazioan bizi dituzten oztopoak gainditzea helburu duten neurriak eskatuz.
Bilera horretan, Gobernuak urratsak emango dituela iragarri zuen ministroak. Hurrengo egunetan lehen pauso horiek zeintzuk izango diren jakinaraziko duela ere agindu zuen.
Dufau eta Molac diputauten ustez, iragarpen hauek “norabide egokian doaz eskualdeetako hizkuntzen garapenerako eta aitorpenerako, baita murgiltze sistema duten hezkuntza zentroetarako ere”, Seaska sareko ikastolak kasu. Hala ere, zehazki zer iragartzen den ikusi arte itxaron beharko da.
Zure interesekoa izan daiteke
Emakume bat hil da Kataluniako euriteetan eta alerta gorria ezarri dute Valentzian eta Alacanten