Nelson David Moreno errudun jo dute, 73 urteko gizon baten hilketagatik
Laugarrenez kondenatu dute auziperatua; guztira, 2021eko udazkenean zazpi gizonezko homosexualen hilketekin lotzen dute.
Herri epaimahai batek errudun jo du Nelson David Moreno Bolaños, 2021eko urrian 73 urteko gizon bat hiltzeagatik, Bilbon. Homosexualentzako harremanetarako aplikazio bat baliatuz ezagutu zuen biktima, epaiaren arabera.
Ebazpen horrekin, Nelson David Morenok laugarren kondena pilatu du, baina oraindik ere bide judizial luzea du aurretik. Auzia ikertu duen ertzainetako batek saio batean adierazi zuen ikerketa taldeak akusatua “erabat lotuta” ikusten duela zazpi gizon homosexualen heriotzarekin. Denak antzeko egoeratan aurkitu zituzten etxean hilik.
Azken auzia
Maiatzaren 13an hasi zuten epaiketa hori, eta 73 urteko gizon baten hilketa epaitu dute bertan.
Bi egunez deliberatu ondoren, herri epaimahaiak aho batez jo du errudun Nelson David Moreno, hilketa delitu batengatik eta iruzur informatiko jarraitu batengatik, ostiral honetan epaia plazaratuta jakin denez.
Epaimahaiaren ustez, zigortua azpikeriaz aritu zen, eta iruzur informatikoaren astungarria ere onartu du. Hala ere, epaimahaiak ez du ontzat eman akusazio herrikoiak (Gehitu elkarteak ordezkatu du) eskatutako sexu orientazioagatiko diskriminazioaren astungarria.
Frogatutzat jo dituzten gertakarien arabera, 2021eko urriaren 5ean jarri ziren harremanetan 73 urteko biktima eta akusatua, homosexualentzako aplikazio baten bidez. Bilboko etxebizitzan zirela, Nelson Davidek “mataleoi” izenarekin ezagutzen den itotzeko teknika erabili zuen hura hiltzeko, eta, handik minutu gutxira, 3.000 euro atera zituen haren banku kontutik.
Aurreko kondenak
Orain, ezarri beharreko zigorra zehaztea falta da. Lehen epaiketan, 10 urteko espetxe zigorra ezarri zioten, 2021eko abenduan harremanetarako aplikazio baten bidez ezagutu zuen gizon bat hiltzen saiatzeagatik. Biktimak ihes egitea lortu zuen, eta salaketa jarri zuen.
Bigarrenean, bi urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra ezarri zioten delitu ekonomikoak egotzita. Auzi hori homizidio gisa epaitu lezakete aurrerago.
Hirugarren epaiketan, berriz, 25 urteko espetxe zigorra ezarri zioten 2021eko urrian 43 urteko musika irakasle bat hiltzeagatik. “Mataleoi” teknikaren bidez menderatu, eta, ondoren, lapurtu egin zion.
Azken epaiketa honen ostean, udazkenean beste bi homizidiorengatik epaiketak egitea aurreikusi dute. Nolanahi ere, ikertzaileek zazpi heriotzarekin lotzen dute Moreno. Hortaz, horren ibilbide judiziala hasi besterik ez da egin.
Zure interesekoa izan daiteke
Normaltasuna AP-8an, Irunen, Baionarako noranzkoan zazpi kilometrorainoko auto-ilarak sortu ostean
A-1 errepidean ere, 2 kilometro inguruko ilarak izan dira N-622 errepideko lotunearen parean, Irungo noranzkoan.
Hernani eta Errenteriako alkateek "politika eraginkorrak" eskatu dituzte etxegabeen arazoari aurre egiteko, "protagonismoen gainetik"
Gainera, Donostiako alkateak datorren ostegunerako Donostialdeko udalekin deitu duen bilerara joango direla iragarri dute.
Txupinera eta pregoilaria: "Jendearen maitasuna Bilbo bezain handia izan da"
Txupinera eta pregoilaria, pregoilaria eta txupinera, elkarrekin egoten dira ia 24 orduz, eta agenda bete-betea izaten dute egunero. Gaur ere indarrez hasi dute eguna: gosari lasai bat lehenengo, komunikabideekin elkarrizketak gero, eta lehiaketa gastronomikora joan dira ondoren. Musika, herri kirolak eta bertako jakiak izan dira protagonista bilbotarren egunean.
Zuzenean: 'Agur Marijaia'
Marijaia errez agurtuko dute Bilboko Aste Nagusia. Ohikoa denez, jaien amaierako ikuskizun piroteknikoa, "Agur Marijaia", itsasadarrean egingo da, udaletxeko zubiaren eta Mesedeetako zubiaren artean.
Haize aldaketek eta su jauziek sutea egonkortzea zaildu dute El Salerren
270 langile baino gehiago ari dira sugarren aurka borrokan, aireko 10 baliabide eta lurreko 40 ibilgailuren laguntzarekin. Sutearen ondorioz, inguruko bizilagunak eta kanpinak hustu behar izan zituzten, eta oraindik ezin izan dira itzuli. Valentzia hiriburua, Devesa-Albufera parke naturala eta hiriburuaren hegoaldeko hainbat auzo eta herri lotzen dituen CV-500 errepideak itxita jarraitzen du.
Kalu itsasora itzuli da, bost hilabeteko zaintzaren ostean
Martxoan Donostiako kostaldean erreskatatutako kareta dortoka gaur goizean askatu dute, kostaldetik bi miliatara, Aquariumean zaindu ondoren.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Bergaran estortsioa eta legez kanpoko atxiloketa egotzita
Ertzaintzako agenteek bi gizon eta emakume bat atxilotu zituzten ostegun arratsaldean, legez kanpoko atxiloketa eta herritar baten estortsioa egotzita. Diru kantitate bat eskatzen zioten biktimari.
47 urteko emakume bat hil dute Isla Cristinan (Huelva) eta haren bikotekidea atxilotu dute
Guardia Zibilak 08:50ean jaso du abisua. Agenteek biktimaren gorpua aurkitu dute, arma zuriz egindako zauri ugari zituela, Punta del Caiman hondartzan. Emakumearen bikotekidea, gizonezkoa, atxilotu egin dute, krimenaren egilea delakoan.
Ilargi-eklipse partzialak irudi ederrak utzi ditu Euskal Herrian eta munduan zehar
Ilargi-eklipse partziala ikusi ahal izan da bart gauean eta goizaldean munduko leku askotan, besteak beste, Euskal Herrian. Gurean, 06:12an izan da eklipsearen puntu gorena, Lurraren itzalak Ilargiaren azaleraren % 93 estali duenean.
17 atxilotu eta 42 salaketa Bilboko jaietako seigarren egunean
Atxiloketetako bat genero-indarkeriagatik izan da. Jaietako egun handiaren bezperan jende asko ibili da Bilboko kaleetan.