Okupak
Okupatutako pabiloi bat hustu dute Donostiako Herrera auzoan
Ertzaintzak Donostiako Udaltzaingoarekin lankidetzan burututako operatiboa epailearen aginduz egin da, pabiloiaren jabeak eskatuta. Kale egoeran zeuden sei pertsona kaleratu dituzte, eta horietako bi Polizia Nazionalaren esku geratu dira.
Hiru pertsona identifikatu dituzte Gasteizko Errekaleor auzoan, beisboleko bateekin eta harriz betetako motxilekin
Asteazkenean hainbat liskar izan ziren, okupa batzuk auzoko eraikinetan sartzen saiatu eta hango bizilagunak aurka agertu zirenean. Materiala konfiskatu eta hiru pertsonak identifikatu dituzte: 24 eta 31 urteko bi gizon eta 26 urteko emakume bat.
Bilbo, Iruñea eta Donostia, Estatuan etxebizitza okupatu gutxien salgai dituzten hirien artean
Idealistaren azterlan baten arabera, Bilbon salgai dauden etxebizitzen % 1 eta Donostiakoen % 1,7 baino ez daude "okupatuta", Estatuko batezbestekoaren (% 3) azpitik. Espainia osoan 23.000 higiezin baino gehiago daude egoera horretan.
Beloradoko adineko lekaimeek Urduñan jarraitzeko borondatea adierazi dute
Urduñako monasteriotik kanpo eramatea dakarren edozein kautelazko edo behin betiko neurriren aurka daudela adierazi dute. Joan den astearte gauean eraman zituzten hara, Beloradotik.