Zestoako Gaztetxea "berehala uzteko" agindua eman die epaileak herriko gazteei
Azpeitiko Epaitegiak arrazoia eman dio Zestoako Andra Mari Parrokiari, eta Elizondo Etxea, elizak herrian duen lokala, "berehala" uzteko agindua eman die Gazte Asanbladako gazteei.
Elizarena den lokal hori iazko otsailetik okupatuta dute, eta ordutik herriko gaztetxea da. Hala, epaitegiak aitortu egin du Elizak "finka horren jabetza berreskuratzeko duen eskubidea", eta gazteak "eraikina berehala uztera" zigortu ditu.
Gazteen eta Donostiako Elizbarrutiaren arteko gatazka otsailean hasi zen, talde honek Zestoako parrokia-elizako Elizondo etxea okupatu zuenean. Izan ere, Elizbarrutiak prozedura judiziala abiatu zuen gazteak eraikinetik ateratzeko. Gazteek apostasia kanpaina hasi zuten eta hainbat mobilizazio egin dituzte Elizaren aurka.
Izan ere, Zestoako Gazte Asanbladako kideak herriko meza nagusian sartu ziren astelehenean, mozorrotuta eta buzo zuriekin, gaztetxe gisa okupatuta duten lokala husteko prozesuaren aurka protesta egiteko .
Horrez gain, joan den ostiralean elkarretaratze bat egin zuten Artzain Onaren aurrean, eraikina husteko prozedura bertan behera uztea eskatzeko. Gainera, parrokiara sartu eta apostasia eskaerak banatu zituzten.
Donostiako Elizbarrutiak Gazte Asanbladaren okupazio "bortitza eta neurrigabea" salatu zuen orduan. Gainera, joan den igandean egindako ekintzak "pertsonen oinarrizko giza eskubideak, hala nola erlijio-askatasuna eta biltzeko eskubidea, argi eta garbi urratzen" dituela gaitzetsi zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Gladys del Estal gogoratu dute Donostian, haren hilketaren 47. urteurrenean
Omenaldia egin diote goizean Gipuzkoako hiriburuan. Tuteran hik zuen Guardia Zibilak Gladys del Estal, 1979ko ekainean, protesta ekologista eta bakezale batean.
Polarizazioa alde batera uzteko eskatuz hasi du Leon XIV.a aita santuak Espainiara egindako bisita
Madrilera iritsi denean, Felipe VI .a eta Letizia errege-erreginek, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak eta hainbat agintarik egin diote harrera. 130.000 pertsona zain zituen Madrilgo kaleetan, Errege Jauregiaren eta Nuntziaturaren artean. Leon XIV.ak Espainiara eta EBko herrialde batera egiten duen lehen bidaia da honakoa.
Herritarren erdiek Adimen Artifiziala erabiltzen duten erremintak erabiltzen dituzte
EITB Focusek Adimen Artifizialaren erabilera aztertu du.
Leon XIV.a aita santua sexu-abusuen biktimekin bilduko da Espainian
Vatikanoak ez du topaketari buruzko xehetasun gehiagorik eman. Aita santuak Madril, Bartzelona, Kanaria Handia eta Tenerife bisitatuko ditu larunbata eta ekainaren 12a bitartean.
10 urte geroago, sokamuturrak itzuliko dira Eibarko Untzaga plazara
40 bat elkartek atzerapausoa dela salatu dute, eta elkarretaratzea deitu dute ekainaren 16rako. Herritarren artean, aldeko eta kontrako iritziak daude.
Azken agurra eman diete Iruñean Elgoibarko istripuan hildako bost foruzainei
Maria Chivite presidentea buru, jendetza joan da Iruñeko katedralera, Fermin Sola, Jesus Maria Vidaurreta, Miguel Crespo, Juan Martin Dominguez eta Miguel Antonio D'Entremont foruzainei azken agurra eman eta senideak babestera.
Xenpelar auzian Udalak izandako jokabidea berretsi du Errenteriako alkateak Fiskaltzaren aurrean
Aizpea Otaegik agerraldia egin du Adingabeen Fiskaltzaren aurrean, Xenpelar auziaren harira, eta Udalak balizko genero-indarkeria kasuen aurrean egindako kudeaketa babestu du. Azpimarratu duenez, beharrezkoa da lanean jarraitzea biktimak babestu eta antzeko egoerak saihesteko.
Konpondu dira A-8 autobideko zirkulazioa zaildu duten auto-ilarak
Arratsalde korapilatsua izan da A-8 autobidean, Kantabriarako noranzkoan, lau istripu gertatu baitira bideko hainbat puntutan. Trafikoa normaltasunera itzuli da arratsalde erdian, 18:20 aldera.
Errugabe jo ditu epaileak Zestoako gizon baten integritate moralaren kontrako delituengatik epaitutako seiak
Abenduan egin zen epaiketa. Gizonezko batek osotasun moralaren aurkako delitua leporatu zien bikotekide ohiari eta beste bost herritarri, eta espetxe zigorra eta isunak eskatu zituen. Akusatuetako lau neskaren lagunak dira, eta bostgarrena, egun Zestoako alkate den Mikel Arregi. Epaileak absolbitu egin ditu guztiak.
Bilbok minbiziaren aurkako bigarren martxa hartuko du ekainaren 14an
Antolatzaileek espero dute 2.500 pertsona baino gehiago batzea hitzordu solidario horretan. Bizi-ohitura osasungarriak sustatzea izango du helburu, eta minbiziaren prebentzioaren eta ikerketaren garrantziaz kontzientziatzea, bereziki gizonezkoak.