Zestoa
Zestoako San Lorentzo ermitako kanpaia eta Zarauzko Vicente Tximuren brontzezko eskultura lapurtu dituzte
Ertzaintza Zestoa eta Zarautzen izandako bi lapurreta ikertzen ari da. Biak joan den astean izan ziren, bata bestearengandik 14 kilometrora kokatuta zeuden eta lapurtutako bi piezak brontzezkoak dira. Zarauzko pasealekuan zegoen eskultura bata eta Zestoako San Lorentzo Ermitako kanpaia bestea.
90 urteko gizon bat zauritu da Zestoan, adinekoen egoitza batean piztutako sutean
Sua egoitzako gela batean piztu da, eta dagoeneko itzali dute. Zauritutako gizona erredurekin eraman dute Donostia ospitalera eta gainerako egoiliarrak terrazara atera dituzte suhiltzaileek sua itzali bitartean.
15 urte martxan daramatzan Iraetako Trena elkarteak tren txikien X. topaketa egin du gaur
Bost hazbeteko, edo bestela esanda, 12 zentimetroko errailetan ibiltzen diren trenak jarri dituzte. Batzuek ikatzez ondo hornitu dituzte eta besteek ezustekoei aurre egin behar izan diete.
Epaileak errugabe jo ditu Zestoako gizon baten integritate moralaren kontrako delituengatik epaitutako sei pertsonak
Abenduan egin zen epaiketa. Gizon batek osotasun moralaren aurkako delitua leporatu zien bikotekide ohiari eta bost herritarri, eta espetxe zigorra eta isunak eskatu zituen. Akusatuetako lau emakumearen lagunak dira, eta bosgarrena, egun Zestoako alkate den Mikel Arregi. Epaileak absolbitu egin ditu guztiak.
Arrasate, Pasaia eta Zestoa etxebizitzako gune tentsionatu direla argitaratu du Espainiako Aldizkari Ofizialak
Dagoeneko 40 udalerri baino gehiago daude EAEn etxebizitzako eremu tentsionatuen zerrendan.
8 kilometrorainoko auto-ilarak AP-8 autobidean, Zestoan hainbat ibilgailuk istripua izan ondoren
Txorierriko igarobidean gertatu den beste istripu batek auto-ilara luzeak eragin ditu Loiun. Pertsona bat zauritu da bertan.
Fiskalak erretiratu egin ditu Zestoako akusatu nagusiaren aurkako akusazio guztiak, eta gainerako bostentzat isuna eskatu du
Salatzailearen bikotekide ohiaren deklarazioa entzun ostean, fiskalak frogatutzat jo du gizonarekiko beldur gaindiezina izan zuela eta zigor eskaerak aldatu ditu. Absoluzioa eskatu du akusatu nagusiarentzat eta gainerakoentzat, berriz, espetxe zigorra beharrean isunak eskatu ditu hertsatze delituagatik.
Zestoako kasuari buruz gizarte-zerbitzuek egindako txostena "ez zen zuzena", Arartekoaren teknikari baten arabera
Zestoako sei herritarren aurka atzo abiatutako epaiketaren bigarren saioan deklaratu du Herriaren Defendatzailea erakundeko langileak, defentsaren lekuko gisa.
Zestoako sei herritar salatu dituen gizonezkoak epailearen aurrean esan du "bizitza hondatu"diotela auzipetuek
Akusatuen artean dago salaketa jarri duen gizonezkoaren bikotekide ohia, baita Zestoako alkatea ere —gertakariak izan zirenean zinegotzia zen—. Akusazio partikularrak bost urte arteko espetxe zigorrak eskatu ditu, eta mugimendu feministak salatu du elkartasun feminista ari direla epaitzen.
Ehunka lagun elkartu dira Zestoan, "elkartasun feministagatik" auzipetutako sei pertsonen aldeko elkarretaratzean
AP-8ko sarbidea bost gauez itxiko dute Zarautzen, ordainlekuetan lanak egiteko
Mozketak astelehenetik ostiralera egingo dira, 22:00etatik 06:00etara.
Statkraftek aztertuko du Piaspe parke eolikoaren ingurumen baimenari buruzko erabakiari helegitea jarri ala ez
Parke eolikoa Gipuzkoako Azpeitia, Zestoa eta Errezil udalerrietan zegoen planifikatuta eta kontrako ingurumen-ebazpena jaso du. Enpresaren aburuz, parke eolikoa "energiaren sozializazioa bultzatzeko diseinatu zen, enpresen, administrazioen eta tokiko komunitateen inplikazioa bilatuz".