90 urteko gizon bat zauritu da Zestoan, adinekoen egoitza batean piztutako sutean
Sua egoitzako gela batean piztu da, eta dagoeneko itzali dute. Zauritutako gizona erredurekin eraman dute Donostia ospitalera eta gainerako egoiliarrak terrazara atera dituzte suhiltzaileek sua itzali bitartean.
90 urteko gizon bat zauritu da, Zestoan (Gipuzkoa), bertako adinekoen egoitzan gaur goizean piztu den sutean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko eta suhiltzaileen iturriek jakinarazi dutenez.
Sua 06:30ak aldera piztu da egoitzako geletako batean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileen hiru parketako kideak bertaratu dira.
Zauritutako gizona erredurekin Donostia ospitalera eraman dute eta gainerako egoiliarrak terrazara atera dituzte suhiltzaileek sua itzali bitartean, prebentzio neurri gisa.
08:30erako suhiltzaileek sua itzali dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Garbiketa lanetan ari dira herritarrak Adam goi-geruzetako depresio isolatuak gehien kaltetu dituen udalerrietan
Benta Berriko bizilagunek alokairu babestuko baldintzetan jarraituko dute
Akromatopsia: nolakoa da bizitza zuri-beltzean?
Emakume bat hil dute Madrilen labankadaz, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago izan dira txertaguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra