Fiskalak erretiratu egin ditu Zestoako akusatu nagusiaren aurkako akusazio guztiak, eta gainerako bostentzat isuna eskatu du
Salatzailearen bikotekide ohiaren deklarazioa entzun ostean, fiskalak frogatutzat jo du gizonarekiko beldur gaindiezina izan zuela eta zigor eskaerak aldatu ditu. Absoluzioa eskatu du akusatu nagusiarentzat eta gainerakoentzat, berriz, espetxe zigorra beharrean isunak eskatu ditu hertsatze delituagatik.
Zestoako sei auzipetuei babesa emateko elkarretaratzea Donostiako epaitegien atarian. Argazkia: EFE
Gaur geratuko da epai zain Zestoako sei herritarren aurkako auzia, gizonezko baten integritate moralaren aurkako delitua egitea leporatuta.
Atzo, osteguna, fiskalak atzera egin eta akusatu nagusiaren absoluzioa eskatu zuen. Halaber, gainerakoei espetxe zigor eskaera erretiratu zien, baina 15.000 euroko isuna jartzeko eskaera egin zuen (30.000 eurotik 15.000 eurora murriztuta).
Hain zuzen ere, tratu txarren kontakizun gordina egin zuen akusatu nagusi eta salatzailearen bikotekide ohi ere badenak eta horren ondoren erabaki zuen fiskalak zigor eskaerak aldatzea.
Fiskalaren galderei erantzunez, salatzaileak tratu txarrak eman zizkiola kontatu zuen akusatu nagusiak. Azaldu zuenez, erabateko kontrola ezartzen zion, lagunekin irteten bazen (bereziki mutilekin) haserretu egiten zen eta telefonoko mezuak erakutsi behar zizkion.
2015ean akusatua haurdun geratu zenean egoerak okerrera egin zuela kontatu zuen, irainak areagotu egin ziren.
Gizonak alkohola eta droga kontsumitzea ohikoa zela kontatu zuen, eta askotan goizaldean bere onetik irtenda etxera itzultzen zenean haurra esnatu eta bere aurrean iraindu egiten zuela.
2016ko azaroan harremana eten, etxetik irten eta haurra berarekin eramatea erabaki zuen.
Ez zuen inoiz salaketarik jarri, ordea, umeari zer gertatuko zitzaion "beldurrez".
Behin semearen zaintza partekatua zutela, lagun talde batek laguntzen zion akusatuari adin txikikoa jasotzera eta hartzera. Epaiketan egindako deklarazioan guztiek ukatu zuten salatzailea zaintza jazarri eta presionatu egin zutela.
Salatzailearen arabera, bikotekide ohiak eta herriko beste bost pertsonak jazarri eta presionatu egin zuten, semearen zaintza partekatuari uko egin ziezaion, eta bere kontrako kontzentrazioak eta bestelako ekintzak egin zituzten, emakumeari tratu txarrak ematen zizkiola esanez.
Gaur aldeek ondorioak aurkeztuko dituzte eta akusatuek azken hitza hartzeko aukera izango dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak euskara azterketetako zeroen auziko "balizko gorabeherak" aztertzeko eskatu dio EHUri
Unibertsitate eta Hezkuntza sailburuek eta errektoreak urgentziazko bilera egin dute, giro adeitsuan. Aurretik, Jaurlaritzaren bozeramaileak eskatuta zuen azterketak azkar zuzen ditzatela, eta Unibertsitatearen esku daudela esan du. EHUk erantzun du "prozesu guztia" Eusko Jaurlaritzarekin batera egiten dela.
39 urteko gizon bat atxilotu dute, Basaurin adingabe bati sexu-erasoa egitea egotzita
Erasoa larunbat goizaldean egin zuten, lonja batean.
Nafarroako Larrialdietako Zuzendariordetzak botako du sanferminetako txupinazoa
Erakunde hori aukeratu dute herritarrek bozketan, Joseba Asiron alkateak iragarri duenez.
Amaitu da Martuteneko presoak Zubietako espetxe berrira lekualdatzeko prozesua
Ertzaintzaren konboi batek 230 preso eraman ditu asteazken honetan Martutenetik Zubietako espetxe berrira, segurtasun neurri zorrotzekin. Operatibo honekin amaitutzat eman da espetxe zaharraren huste historikoa.
44 urteko garraiolari bat hil da Murchanten, beste kamioi batekin izandako istripu batean
Ezbeharra AP-68an gertatu da. Bertaratu diren langileek ezin izan dute ezer egin hildakoaren bizia salbatzeko. Istripuan 41 urteko beste garraiolari bat zauritu da.
Bi pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, Hezbollahrekin zerikusia dutelakoan
Operazioa sekretupean dago, eta ez dute xehetasun gehiagorik zabaldu. Libanoko taldearen beso armatua Europar Batasuneko erakunde terroristen zerrendan dago; ez, ordea, alderdi osoa.
Lau segurtasun kamera suntsitu dituzte Gasteizko Alde Zaharrean
Gasteizko Udalak adierazi duenez, erasoak ostiralean hasi ziren eta astelehen gauean jarraitu dute, eta milaka euroko kalteak eragin dituzte.
Honelakoa da USaPeko azterketak berrikusteko prozesua
Gauerdian amaitu da unibertsitatera sartzeko proba berrikustea eskatzeko epea, eta behin betiko kalifikazioak ekainaren 22an argitaratuko dira.
Taxien Gasteizko ordenantza berriak sektorearen gehiengoaren babesa jaso du eta onartzeko bidean da
Profesionalen segurtasuna eta gauerako gutxieneko zerbitzuak dira hobetu daitezkeen alderdietako batzuk. Zerbitzu horietarako, 50 taxiko partidari eutsiko dio Udalak.
Errenteriako Bertso Eskolako erasoen auzia artxibatu dute, salaketarik ez dagoelako
Ez dago inolako salaketarik, eta Fiskaltzak ezin du ofizioz jardun salaketarik ez dagoenean.