Zestoako sei herritar salatu dituen gizonezkoak epailearen aurrean esan du "bizitza hondatu"diotela auzipetuek
Akusatuen artean dago salaketa jarri duen gizonezkoaren bikotekide ohia, baita Zestoako alkatea ere —gertakariak izan zirenean zinegotzia zen—. Akusazio partikularrak bost urte arteko espetxe zigorrak eskatu ditu, eta mugimendu feministak salatu du elkartasun feminista ari direla epaitzen.
Gipuzkoako Lurralde Auzitegian gaur hasi da Zestoako sei herritarren aurkako epaiketa, gizonezko baten integritate moralaren aurkako delitua egitea leporatuta. Auzipetuak dira gizonaren bikotekide ohia eta hura babestu zuten Zestoako bizilagunak, tartean, Mikel Arregi, alkatea —epaituko dituzten gertakariak izan zirenean zinegotzia zen—.
2016 eta 2018. urteen artean izan ziren salatutako gertakariak, eta banaketa prozesuan zegoen Zestoako bikote bateko gizona da salatzailea. Bere akusazioaren arabera, bikotekide ohiak eta herriko beste bost pertsonak jazarri eta presionatu egin zuten, semearen zaintza partekatuari uko egin ziezaion, eta bere kontrako kontzentrazioak eta bestelako ekintzak egin zituzten, emakumeari tratu txarrak ematen zizkiola esanez.
Gaurko deklarazioan, salatzaileak esan du sei auzipetuek bere kontrako desprestigio kanpaina bat jarri zutela abian. Besteak beste, esan du alkoholiko, drogazale eta txatu-txar emaile izatea egotzi ziotela, salaketarik inoiz jarri ez bazen ere. Halaber, kontatu du auzipetuta daudenetako lauk "presio taldea" osatu zutela, eta bere bikotekide ohiari laguntzen ziotela, haurra jasotzera zihoanean; une horietan gizona iraintzen zutela esan du.
Bestalde, azaldu du elkarretaratzeak antolatu zituztela, horietako bat, umearen zaintza erabaki behar zuten egunean Azpeitiko Epaitegian, "Zurekin gaude" lelopean.
Zestoako alkateari, berriz, leporatu dio bilera batera deitu zuela, eta eskatu ziola bikotekide ohiak esandakoa onartzeko, bestela lanpostutik baztertu egingo zuela esanez. Zestoako Udaleko langilea da salatzailea.
Gertakariok bizitza hondatu diotela gaineratu du gizonezkoak; Zestoan ezin duela lasai ibili, eta tratamendu psikologikoan dagoela ziurtatu du.
Aipatutako horiek, fiskalaren eta bere abokatuaren galderei erantzunez esan ditu. Defentsaren itaunei erantzunez, berriz, zalantza gehiago agertu ditu eta erantzunak ez dira hain argiak izan. Zehaztu du irainak akusatuetako batek egin zizkiola behin, "atzeratu" deituta, eta Azpeitian egin zen protesta-bilkura nork deitu zuen ez dakiela dio.
Akusatzailearen lekukoek ere gaur deklaratu dute, eta bihartik aurrera, defentsaren lekukoen eta sei auzipetuen txanda izango da. Azken horiek ostegunean deklaratzea aurreikusten da. Denentzat lau eta bost urte arteko kartzela-zigorra eta 30.000 euroko kalte ordaina eskatzen ditu akusazioak. Defentsak, absoluzioa.
Auzipetuei babesa
Gaur, epaitegiaren aurrean sei akusatuei babesa adierazteko elkarretaratzea egin dute, Zestoako Mugimendu Feministak deituta. "Sinestezina iruditzen zaigu. Kasu honek argi uzten du sistema judiziala heteropatriarkala dela", esan du Maddi Lertxundik, bildutakoen izenean.
Epaiketa honetatik akusatuak "zigortuak ateratzeak aurrekaria" ezarri dezakeela ere adierazi du. "Lagun bati laguntzea arriskutsua izan daitekeela eta ekintza hori kriminalizatu daitekeela helarazi nahi dute".
Mugimendu Feministaren arabera, "elkartasun feminista" da epaitzen ari direna.
Zure interesekoa izan daiteke
Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak
Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".
Gasteizek gogortu egingo du animalien ordenantza: 200 euro pixa eta gorozkiak ez garbitzeagatik, nahitaezko asegurua eta 100.000 eurorainoko isunak
Ordenantzaren eguneraketak arau-hauste arinak gogortuko ditu: egun 750 eurotik beherakoak eta 3.000 eurora iritsiko dira orain. Berritasunen artean, animalien pixa urez garbitzeko betebeharra dago, eta hori ez betetzeak 200 euroko isuna izango du.
Trafikoa bere onera etorri da N-634an, Galdakao parean, istripu baten ondorioz ia bi orduz itxita egon ondoren
Ezbeharra 14:45ean gertatu da Kortederrako gasolindegitik gertu, 96. kilometroan. Auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute, eta pertsona bat zauritu da.
Sua berriro piztu da Derion, goizaldean itzali eta ordu gutxira
Sua asteleheneko 20:30ak aldera piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean, Loiuko aireportutik gertu. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren goizaldeko 05:30ak aldera, sua berriro piztu da eta lanean ari dira une honetan, sugarrak itzaltzen.
Zestoako jaietan pertsona bati egindako eraso "bortitza" salatu dute
Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, lagun bat "bortizki" kolpatu zuten, eta erasoaren ondorioz, hezur haustura eta buruan zauriak izan zituen. Hori dela eta, ospitalera eraman zuten, eta Neurologia Zerbitzuan dago ingresatuta. Bestalde, Segurtasun Sailak zehaztu du irailaren 9ko gauerdian gertatu zela erasoa, eta biktima 40 bat urteko gizonezko bat dela.
Sexu-askatasunaren aurkako delituak batez beste % 8 hazi dira Euskadin
2025ean 2.200 kasu salatu ziren. Fiskaltzaren memoriak ohartarazi duenez, adingabeei zuzendutako prebentzio eta kontzientziazio lanak "ez dira funtzionatzen ari".
Justizia Anderrentzat plataformak gezurretan aritzea leporatu die Santurtziko Udalari eta poliziari
Ander S. T. poliziaren indarkeriak hil zuela frogatuko omen dute prozesu judizialean, eta frogetako bat aurkeztu dute: atxiloketaren bideoa. Plataformak manifestazioa deitu du urriaren 3an.
Ikasle-egoitza ala partekatutako pisua? Unibertsitateetako egoitzen eskariak gora, alokairuen garestitzeagatik
Etxebizitza partekatua aurkitzea gero eta zailagoa da, eta egoitza eta pisuaren arteko prezio-aldea txikitu egin da. Ikasle-egoitza batzuk %100eko okupaziotik gertu daude: erosotasunak, zerbitzuek eta banakako gelek gero eta ikasle gehiago erakartzen dituzte.
Espetxera eraman dute motozerra batekin hainbat gazte mehatxatu zituen gizona
Leporatzen dizkioten gertakariak irailaren 12ko goizaldean jazo ziren. Aurrekari polizialak zituen gizon hori hainbat pertsonari segika ibili zen Algortan, motozerra bat eskuetan zuela.
Eguraldi aldaketa gaurtik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.