Zestoako kasuari buruz gizarte-zerbitzuek egindako txostena "ez zen zuzena", Arartekoaren teknikari baten arabera
Zestoako sei herritarren aurka atzo abiatutako epaiketaren bigarren saioan deklaratu du Herriaren Defendatzailea erakundeko langileak, defentsaren lekuko gisa.
Zestoako sei herritarren aurkako epaiketan, defentsaren lekukoen txanda izan da gaur, eta horien artean, Arartekoaren teknikari batek deklaratu du epailearen aurrean. Kasuari buruz udaleko gizarte-zerbitzuek egindako txostena ez zela zuzena izan esan du, besteak beste, "indarkeria testuinguru batean" aintzat hartu beharreko "estandar juridikoak" ez zirelako jaso. "Txostena ez zen partziala eta objektiboa", adierazi du.
Gipuzkoako Lurralde Auzitegian atzo hasi zen epaiketa, gizonezko batek bere integritate moralaren aurkako delitua salatu eta gero. Auzipetuak dira gizonaren bikotekide ohia eta hura babestu zuten Zestoako bizilagunak, tartean, Mikel Arregi, alkatea —epaituko dituzten gertakariak izan zirenean zinegotzia zen—.
2016 eta 2018. urteen artean izan ziren salatutako gertakariak, eta banaketa prozesuan zegoen Zestoako bikote bateko gizona da salatzailea. Bere akusazioaren arabera, bikotekide ohiak eta herriko beste bost pertsonak jazarri eta presionatu egin zuten, semearen zaintza partekatuari uko egin ziezaion, eta bere kontrako kontzentrazioak eta bestelako ekintzak egin zituzten, emakumeari tratu txarrak ematen zizkiola esanez.
Bere deklarazioan, udaleko gizarte-zerbitzuetako langileak egindako txostena izan du mintzagai Artekoaren bulegoko langileak. Gogora ekarri du akusatzailearen bikotekideak Arartekora jo zuela, txostenean “hainbat informazio garrantzitsu” ez zeudela jasota salatzeko.
Halaber, emakume horrek Herriaren Defendatzailearen aurrean egindako kontakizuna helarazi dio epaileari lekukoak: "egiturazko indarkeria psikologikoa" jasaten ari zen, "beldurtuta eta hondatuta zegoen" eta epaitegietan ez zuen salaketarik aurkeztu, bere burua eta semea babestu nahi zituelako.
Lekuko gisa deklaratu dute, baita ere, ELA sindikatuko langile batek, umearen amaren gertukoa. Adingabearen zaintza erabakitzeko Azpeitiko Epaitegian egin zen auzi-saioaren egunean, atarian egin zen elkarretaratzea berak deitu zuela esan du.
Ildo beretik, Zestoako Txoko Feministako kide batek deklaratu du auziarekin lotuta egin ziren beste bi elkarretaratze deitu izanaren ardura berea dela.
Horiekin batera, beste bi lekuko udal idazkaria eta gertakarien unean EAJko alkateordea zena izan dira; gaiarekin zerikusia zuten Udalaren erabakiak aho batez hartu zirela argi utzi dute. Mikel Arregi egungo alkatea orduan oposizioan zegoen.
Gaurko deklarazioekin, defentsak erakutsi nahi du sei akusatuek ez zutela jazarpen edo osotasun moralaren aurkako kanpainarik antolatu. Biharko saioan deklaratuko dute sei auzipetuek.
Zure interesekoa izan daiteke
Euri eskasiak hilabete eta erdi aurreratu du transhumantzia Nafarroan
Pirinioetatik Bardearako bidean, Enrique Ballent artzain transhumantearekin izan gara. 1.800 buruko artaldea gidatuko du, bazka bila. Izan ere, klima aldaketaren kontraesanak tarteko, jateko gehiago dago basamortuan goi mendietan baino.
Oiartzunen ustez pistolarekin egindako hiru lapurreten egilea atxilotu dute Hondarribian
23 urteko gaztea espetxeratu egin dute. Lapurretetan erabilitako arma fogeo-pistola bat zela egiaztatu dute.
Gizon bat atxilotu dute Getxon, kalean emakume bati sexu erasoa egiten harrapatu ostean
Erasoa 05:00etan jazo da, Algorta auzoan, San Inazio jaietan. 19 urteko biktima Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Algortako Mugimendu Feministak eraso matxista salatzeko bilkura egin du igande arratsaldean.
Auroroek Andre Maria Zuriaren jaien etorrera iragarri dute
Urtero bezala, Gasteizko hirigunea eta Alde Zaharra zeharkatu dituzte zaindariaren omenezko kantuekin, jai-giroari hasiera emanez.
Testigantza berriek agerian utzi dituzte Mitikako zaindariek Kerman Villate hil aurretik behin eta berriz egindako erasoak
Gasteizko diskoteka horretako segurtasun-langileek Kerman hil aurreko hilabeteetan egindako eraso jakin batzuen berri eman dute lau gaztek Radio Euskadin, esklusiban, erreportaje batean. Kasu guztiak Ertzaintzaren aurrean salatu zituzten.
Bizkaiko Aldundiak zisterna kamioiak eramango ditu Karrantzara ur hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, 250 metro kubiko garraiatuko ditu egunero foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
17 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gipuzkoan, adingabeak estortsionatzen zituen 764 Sarearen Espainiako buruzagitzat jota
Ertzaintzak, Esquadra Mossoek eta Guardia Zibilak elkarlanean egindako operazioan atxilotu dute, 2026ko urtarrila eta apirila bitartean ikastetxeen, udalen eta beste erakunde batzuen aurkako mehatxu ugari bidali izana egotzita.
Ikuskizunetako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako grebarekin bat egingo dute Gasteizko txosnek
45 ikuskizun izango dira txosnetan, eta, horrez gain, beste hamaika proposamen kolektibo ezberdinen eskutik. Dozenaka kolektibok eta ehunka boluntariok dihardute egunotan auzolanean txosna gunea egokitzen. Testuinguru horretan, ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako greba egunarekin bat egingo dute.
Motor gidari bat hil da Lezon izandako trafiko istripu batean
Istripua GI-3440 errepidean gertatu da, Lezon, 18.00ak aldera. Osasun arloko langileak bertaratu dira, baina ezin izan dute suspertu, eta hil egin da. Istripuaren ondorioz, zirkulazioa eten egin behar izan dute bi noranzkoetan. Gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira.
La Oreja de Van Goghen abestiak ardatz, Donostia ezagutzeko tour turistiko bat sortu dute
Lander Agirreurreta donostiarrarekin batera, pop talde ezagunaren abestietan aipatzen diren txokoak bisitatu ditugu.