Albiste izango dira: Maialen Mazonen ustezko hiltzailearen aurkako epaiketa, Zubietako espetxearen gaineko eskumena aldatzea eta Ekain Ricori elkarrizketa Radio Euskadin
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Indarkeria matxistaren aurkako protesta, Gasteizen. Artxiboko argazkia: EFE
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko maiatzaren 4an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Maialen Mazonen ustezko hiltzailearen aurkako epaiketa: Maialen Mazonen ustezko hiltzailea epaituko du gaurtik aurrera herri epaimahai batek Arabako Probintzia Auzitegian. 32 urteko emakumea haurdun zegoen hil zutenean (bikiak espero zituen), eta onik atera zen 2 urteko alabaren ondoan aurkitu zuten. Lehen saioa epaimahaikideak aukeratzeko izango da, eta astirik izanez gero, deklarazioren bat egon liteke. Akusazioek 45 urteko kartzela zigorra eskatzen dute ustezko hiltzailearentzat, Zigor Kodeak baimentzen duen zigorrik handiena.
- Zubietako espetxearen gaineko eskumena aldatzea: Espainiako Gobernuak gaur eskualdatuko dio Jaurlaritzari Zubietako espetxearen gaineko eskumena. Denis Itxaso Etxebizitza sailburuak eta Maria Jesus San Jose Justizia sailburuak otsailean jakitera eman zituzten epeak beteko dituzte horrela, kartzela berria 2026ko maiatz eta ekain bitartean irekiko zutela iragarri baitzuten.
- Ekain Ricori elkarrizketa, Radio Euskadin: Aste hau erabakigarria izan daiteke EAJren eta PSE-EEren arteko harremanak zertan diren jakiteko, Alderdi Sozialistak zabaldutako Aitor Esteban buruzagi jeltzalearen memeak sortutako krisiaren ostean. Testuinguru horretan, Ekain Rico PSE-EEren zuzendaritzako kidea elkarrizketatuko dute Radio Euskadin.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, Poliziarengandik ihesi zihoala bost ibilgailurekin talka egin eta zortzi pertsona zauritu ostean
Polizia iturrien arabera, agenteak berarengana hurbildu ziren, ustez estupefazienteak kontsumitu ostean kotxea gidatzera zihoalako.
Epaileak aske utzi ditu Hezbolarekin zerikusia dutelakoan Bizkaian atxilotutako bi lagunak
Pasaporteak kendu dizkiete eta hamabost egunean behin epaitegian agertu beharko dute. Bi gazteak Iranekin bat plataformako kideak dira; talde horrek "inperialismo genozida salatzearen" aurkako kanpaina bat salatu du.
Emakume bat hil da Tuteran, auto istripu batean
Ezbeharra NA-134 errepidean gertatu da, gaur arratsaldean. Hildako emakumeak gidatzen zuen autoak kamioi bat jo du aurrez aurre.
Osakidetzak gezurtatu egin du igandeko erizaintzako proba beroagatik bertan behera geratu dela
Osasun Sailak zehaztu du proba aurreikusita zegoen bezala egingo dutela, eta gogorarazi du Osakidetzak bere kanal ofizialen bidez ematen duela balizko aldaketen berri.
Iganderako aurreikusitako hainbat ekitaldi bertan behera utzi dituzte, bero handia dela eta
Bilbon, hiribilduaren sorreraren 726. urteurrenaren desfile ofiziala ez dute egingo. Bestalde, Gogorak bertan behera utzi du Artxandan egin behar zuen gudari eta milizianoen omenaldia. Sopelan, Kosta Trail mendi lasterketa bertan behera geratu da, eta Barakaldon hainbat ekitaldi moldatu dituzte.
Osakidetza kontaktuak bilatzen ari da Trapagarango klub batean tuberkulosi kasu bat antzeman ondoren
Euskal Osasun Zerbitzua proba diagnostikoak zabaltzea eta establezimenduko langileak banan-banan deitzea aztertzen ari da, miaketa osatzeko eta kutsatze berriak baztertzeko.
Basauriko banketxe batean lapurreta egin zuen gizonaren bila ari da Ertzaintza
Lapurreta ostegunean gertatu zen, 14:45 aldera, eta gizonak dirua hartu eta ihes egitea lortu zuen. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, eta oraingoz ez du lapurretaren inguruko datu gehiagorik zabaldu.
Landa eremuetako mugikortasuna aztertuta, EAEko herriguneetako 3 kotxeko 2 daude hiriguneetan
Saretzen txostenean aztertu dituzten Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren azken erregistro ofizialen arabera, Hego Euskal Herriko landa eremuetan metropolietan baino % 55 auto gehiago daude biztanleko, eta toki batzuetan bizilagunak baino gehiago dira kotxeak.
Gero eta emakume gidari gehiago dago Hego Euskal Herrian: gizonena halako bi baino gehiago hazi da kopurua azken hamarkadan
2014tik 2024ra, gidabaimena duten emakumeen kopurua % 14raino igo da Nafarroan, gizonen % 6,6ren aurretik; EAEn, aldea hirukoiztu ere egin da ia. Genero-arrakala estutzen ari da horretan, nahiz eta oraindik gizonak gehiago diren errepideetan.
Saretzen txostenaren bitxikeriak: bizilagun baino auto gehiago dituzten herriak eta emakumezko gidaririk gabeko udalerriak
Hegoaldeko mugikortasunaren berezitasunak azaleratu ditu Saretzen txostenak, besteak beste, Bizkaia motorren kopuruaren hazkundean nagusi dela, eta Nafarroak Hegoaldeko autorik zaharrenak dituela.