IKERKETA ABIAN

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gorpu bat agertu da Zaratamoko Arkotxa auzoan, errepide ondoan

Igande arratsaldean aurkitu dute gorpua, abandonatutako hainbat industria-pabiloiren ondoan. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du Zaratamoko (Bizkaia) Arkotxa auzoko errepidearen ondoan agertu den gorpuaren identitatea eta horren heriotzaren arrazoia argitzeko.

16:30ean aurkitu dute gorpua, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez. 

Oraingoz, biktima ez dute identifikatu, eta gorpua Bilboko Auzitegi Anatomikora eraman dute, autopsia egiteko.

Gorpua Txomin Egileor errepide ertzean aurkitu dute, abandonatutako hainbat industria-pabilioiren ondoan. Auzokoek duela astebete salatu zuten eraisteko arriskuan daudela eta, gainera, okupatu egin dituztela.

Ingurua arakatu eta errepidea itxita egon da argiketa egin bitartean.

Ikerketa zabalik dauka Ertzaintzak, zer gertatu den argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X