Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zestoako jaietan pertsona bati egindako eraso "bortitza" salatu dute

Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, lagun bat "bortizki" kolpatu zuten, eta erasoaren ondorioz, hezur haustura eta buruan zauriak izan zituen. Hori dela eta, ospitalera eraman zuten, eta Neurologia Zerbitzuan dago ingresatuta. Bestalde, Segurtasun Sailak zehaztu du irailaren 9ko gauerdian gertatu zela erasoa, eta biktima 40 bat urteko gizonezko bat dela.

Zestoako (Gipuzkoa) Udalak Ama Birjinaren jaietako azken egunean gertatutako eraso "basati" bat gaitzetsi du gaur. 

Donostia Ospitaleko Neurologia Zerbitzuan dago ospitaleratuta biktima, buruan zituen zaurien ondorioz.

Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, aipatutako "gertakari larria" goizaldean jazo zen. Lagun bat "bortizki" kolpatu zuten, eta erasoaren ondorioz, hezur haustura eta buruan zauriak izan zituen. Hori dela eta, ospitalera eraman zuten, eta Neurologia Zerbitzuan dago ingresatuta.

Oharrean, Udalak "irmoki" salatu ditu gertakari horiek, eta gogorarazi du Zestoa herri "lasaia" dela, eta, "salbuespenak salbuespen", beti bizi izan dituela jaiak modu baketsuan.

"Eztabaida sutsuenek ere ez dute horrelako erasoak justifikatzen, bizikidetzaren aurka baitoaz", azpimarratu du.

Ildo horretan, Udalak elkartasuna adierazi dio erasoa jasan zuen pertsonari, eta eskerrak eman dizkie arreta eman eta osasun zerbitzuak ohartarazi zituzten herritarrei. 

Irailaren 9ako goizaldean gertatu zen erasoa

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zehaztu du irailaren 9ko gauerdian gertatu zela erasoa, eta biktima 40 bat urteko gizonezko bat dela.

Era berean, baieztatu du Ertzaintzak ikerketa abiatu duela lesio delitu horren harira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X