EGURALDIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eguraldi aldaketa gaurtik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako

Goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.

GRAFCAV5172. BILBAO, 13/10/2025.- Los árboles con hoja de otoño este lunes junto a la ria de Bilbao, donde semana anticiclónica viene acompañada de temperaturas suaves en la cornisa cantábrica. EFE/Luis Tejido
Bilbo, EFEren artxiboko argazki batean

Irailaren hirugarren astea uda giro betean hasi den arren, aldaketa dator gaurtik aurrera, iragarpen meteorologikoen arabera.

Gaur, egunak aurrera egin ahala, eguraldia aldatzen joango da. Goiza eguzkitsua izango da, baina erdiko orduetan behe-hodeiak ugaritu egingo dira mendebaldetik ekialdera eta arratsaldetik aurrera hodeiak barnealdera zabalduko dira. Egunaren amaieran zerua lainotuta geratuko da eta ipar partean euria egingo du. Ipar-mendebaldeko haizea indartu egingo da kostaldean arratsaldean, bolada gogorrekin. Tenperatura maximoak udako balioetan mugitu arren, astelehenekoak baino baxuagoak izango dira.

Asteazkena bustitik joango da eta tenperatura asko jaitsiko da. Hodeiak nagusituko dira eta euria egingo du, batez ere ipar partean. Ipar-mendebaldeko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin kostaldean eta Araba hegoaldean. Tenperatura maximoak asteartekoak baino 10 ºC baxuagoak izango dira hainbat tokitan eta, oro har, 20 ºC ingurukoak izango dira.

Osteguna, bezperako egunaren tankerakoa izango da, eta ostiraletik aurrera tenperaturak igo eta eguzkia itzuliko da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X