GARRAIO PUBLIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lurraldebusek Donostiatik Eskuzaitzeta industrialdera eta Zubietara doan linea berria estreinatuko du irailaren 21ean

Linea berriak industrialdeko langileei emango die zerbitzua, baita Zubietako espetxera joaten direnei eta Zubietara joaten diren Realeko zaleei ere.

LURRALDEBUS

Lurraldebuseko autobus batzuen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Lurraldebusek linea berria estreinatuko du irailaren 21ean, Donostia Hernanirekin eta Eskuzaitzetako industrialdearekin zein Zubietarekin lotzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolamendu Departamentuak iragarri duenez.

Linea berri horrek astelehenetik igandera emango du zerbitzua, goizeko lehen ordutik (05:30ean aterako da Donostiatik eta 06:05ean Eskuzaitzetatik) eguneko azken ordura arte (21:30ean eta 22:05ean, hurrenez hurren), eta orduero eskainiko du zerbitzua; beraz, 17 bidaia eskainiko dira noranzko bakoitzean.

"Ordutegi zabala da, eta, gainera, asteko egun guztietara iristen da, Eskuzaitzeta/Zubieta inguruneak planteatzen dizkigun mugikortasun-behar ezberdinei erantzun ahal izateko", azaldu du Azahara Dominguez diputatuak. 

Horren hitzetan, "linea ez da soilik sortu industrialdeko langileei zerbitzua emateko (gero eta gehiago dira), baita espetxera joan behar duten profesional, elkarteetako ordezkari eta senideei erantzuteko ere; eta, era berean, orain arte Zubietara existitzen ez zen garraio publikoko alternatiba bat eskaintzeko ere balio du, batez ere Sanseren edo Realeko emakumezkoen taldearen partidak ikustera joaten diren Realaren zaleentzat". 

Ildo horretan, linea berria martxan jartzea enpresekin eta industrialdean dauden elkarte eta erakundeekin adostu dutela nabarmendu du, ordutegiak eta geralekkuak zehazteko.

Linea berri horrek BU15 izena izango du. Donostiako Zorroaga pasealekuan hasiko da, Anoeta estadioaren ondoan. Handik, Hernanira joango da, eta Galarretan (Jauregi, 78) eta Errekaldeko topoaren estazioan (Errekalde hiribidea), Bugatin (Arrapide pasealekua), Realak Zubietan dituen instalazioetan, Zubietako espetxean eta Eskuzaitzeta I (zentrala) geralekuan geldituko da. 

Itzultzeko, ibilbide bera egingo du, kontrako noranzkoan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X