NAFARROA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zarrakazteluko baso sutea eragindakoa ote den ikertzen ari dira

Garrak atzo piztu ziren Corral Nuevo inguruan, eta gaur arratsaldean egonkortu dituzte. Eremuan ez zegoen nekazaririk lanean, eta, hori dela eta, Foruzaingoak susmoa du nahita piztutakoa izan zela. 

Suhiltzaileak lanean, Zarrakaztelun.

Nafarroako suhiltzaileak, Zarrakaztelun. Argazkia: Europa Press

Atzo Zarrakaztelun (Nafarroa), Corral Nuevo parajean, piztutako baso sutea nahita piztu ote zuten ikertzen ari da Foruzaingoa, polizia iturriek baieztatu dutenez.

Foruzaingoaren arabera, ikerketa hastapenetan dago, eta oraindik ez dago argi zerk eragin zuen, "baina, dirudienez, ez zen berez piztu". Hainbat zantzu susmagarri atzeman dituzte bertan, eta inguru hartan ez zegoen nekazaririk lanean. 

"Badirudi nahita eragindakoa izan daitekeela, baina ikertzen ari gara", nabarmendu dute. 

Nafarroako lau parkeetako (Azkoien, Cordovilla, Lizarra eta Tafalla) suhiltzaileak aritu dira sua itzaltzen. Lurreko baliabideez gain, airekoak ere aritu ziren atzo bertan lanean, sua itzaltzeko lanetan laguntzen: Nafarroako Gobernuko bi helikoptero eta Miluzen egoitza duten MITECOko bi helikoptero.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X