GERTAERA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Motozerra bat martxan zuela hainbat pertsonaren atzetik ibili den gizon bat atxilotu dute Getxon

Ustezko erasotzailea, polizia-aurrekariak dituena, arma zuri batekin zauritu dute atxilotu aurretik.

Getxoko udaltzainak artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE Getxoko udaltzainak, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Getxoko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du larunbat goizaldean Algortan (Getxo), motozerra bat martxan zuela pertsona batzuen atzetik ibili delako, agenteek jakinarazi dutenez. Egoerak "arrisku handia" eragin du.

Lehen datuen arabera, atxilotuak eta pertsona batzuek eztabaida izan ostean, gizona motozerra batekin agertu, eta taldea jazartzen hasi da.

Une jakin batean, motozerra gelditu egin da, eta jazarritako pertsona batzuek aurre egin diote. Borrokan ari zirela, arma zuriz eraso diote; agenteek handik gertu aurkitu dute gero aipatu arma.

Gainera, beste bi pertsonak lesio arinak zituzten, eta osasun-zerbitzuek bertan artatu behar izan dituzte.

05:00ak aldera atxilotu du Udaltzaingoak gizona, eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalera eraman dute. Atxilotua getxoztarra da eta polizia aurrekariak ditu. 

Udaltzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X