JAIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru adingabe identifikatu dituzte Plentziako jaietan Ertzaintzari botilak jaurtitzeagatik

16 eta 17 urteko gazteek bi patruilari eraso zieten abuztuaren 29ko goizaldean, irain eta oihu artean.

Ertzaintzak 16 eta 17 urteko hiru adingabe identifikatu ditu Plentziako (Bizkaia) jaietan bi patruilari botilak jaurtitzeagatik. Abuztuaren 29ko goizaldean izan ziren erasoak, agenteak udalerrian prebentzio-lanak egiten ari zirenean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ostiral honetan jakinarazi duenez, lehen erasoan, uniformedun patruila bati bi botila bota zizkioten udalerriko igogailu publiko batera sartzeko pasabidetik igarotzean.

Bi patruilari eraso zieten

Ertzaintzaren arabera, hainbat gaztek botilak jaurti zizkieten agenteei, iraindu bitartean. Agenteek ezin izan zituzten egileak identifikatu, gazteak jendetzaren artean ezkutatu baitziren.

Handik gutxira, kalez jantzitako agenteek osatutako patruila bati beste bi botila jaurti zizkioten. Gazte talde batek agenteak iraindu eta mehatxatu zituen, eta ertzainek ibilgailu barruan babestu ziren, erasoari ihes egiteko.

Gertakariak ikertuta, Ertzaintzak hiru adingabe identifikatu ditu: 16 urteko bat eta 17 urteko bi. Adingabeen Fiskaltzaren aurrean agertu beharko dute, deitzen dietenean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X