Imsersoren bidaiak bihartik aurrera egongo dira eskuragarri Hego Euskal Herriko pentsiodunentzat
Nafarrentzat astelehenean abiatuko da plaza eskuratzeko epea, eta EAEko pentsiodunentzat, asteazkenean. Guztira, ia 900.000 plaza eskainiko dira penintsulako kostaldera eta uharteetara joateko edo bospasei eguneko bidaiatxoak egiteko.
Aste honetan hasiko dira 2026-2027 denboraldiko Imsersoren bidaiak merkaturatzen. Programan izena emanda dauden ia 79.000 pentsiodun nafarrek astelehenean bertan izango dute plaza erreserbatzeko aukera, eta bi egun geroago, asteazkenean, gauza bera egin ahalko dute EAEko 300.000 erretiratuek.
Beti bezala, erreserbak egiteko prozesuak bi fase izango ditu. Aurrena, lehentasuna duten erabiltzaileek aukeratuko dute (puntukako sistema bat dago ezarrita, eta errenta baxua izateak, adin handiagoa edukitzeak edo Imsersorekin bidaiatu ez izanak, besteak beste, puntu gehiago ematen dituzte), eta, ondoren, lehentasuna ez dutenek.
Denboraldi honetan 879.213 bidaia jarriko dituzte pentsiodunen esku. Iaz bezala, errenta baxua duten erretiratuentzat 7.400 plaza baino gehiago gorde dituzte, 50 euroan (helmuga zein den gorabehera). Gainera, plazen ehuneko jakin bat erreserbatu dute etxeko animaliekin bidaiatu nahi dutenentzat.
Plazen erdiek penintsulako kostaldera 8-10 eguneko bidaiak egiteko aukera emango dute, ia % 26 uharteetara joateko bidaiak izango dira, eta % 23,9, berriz, bospasei eguneko eskapadak egitekoak. Azken kategoria horretan daude zirkuitu kulturalak edo natura turismoa egiteko bidaiak, probintzietako hiriburuak bisitatzekoak, Ceuta eta Melillako hiri autonomoetara joatekoak eta Europako hirietara egiteko bidaia laburrak.
Urriaren 1etik aurrera izango dira aurreneko bidaiak. Lehen helmuga: Oropesa.
Bidaiak online erreserbatu ahalko dira Turismo Social eta Mundicolor webetan (NANa eta egiaztapen gakoa sartuta), baita bidaia agentzietan ere (NANa aurkeztuta).
Zure interesekoa izan daiteke
Giro aparta Kontxako Banderaren bigarren jardunaldian
Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiak jai giroz bete du Donostia, kolore ugariz. Familiek, gazteek eta beteranoek traineruen emozioa partekatu dute, eta ertzetatik animatu dituzte euren taldeak. Poza bereziki nabaria izan da Arraun Lagunak eta Orio taldeen zaletasunen artean, euren traineruen garaipenak ospatu baitituzte.
Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela
Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.
Ceutako 860 migratzaile baino gehiago aldi baterako instalazio egokitu berri batera eraman dituzte
Jaurlaritzak 4.300 plaza inguru izango ditu aldi baterako, eta datozen egunetan 6.000 plaza baino gehiago izango direla aurreikusi du.
AEBk Kuban ezarritako "setioa" salatu dute Bilbon, Silvio Rodriguezen kontzertuaren aurretik
Manifestariek Kubako eta hainbat herri zapalduren banderak eraman dituzte. "Nazio Batuetan urtero giza eskubideen urraketa masiboa gaitzesten den arren, gobernu gehienak geldi daude", salatu dute. "Argia eta Indarra Kubarentzat. Blokeoaren aurka, Energia Kubarentzat" kanpaina solidarioa babesteko ere balio izan du protestak.
Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian
Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.
Zarrakazteluko baso sutea eragindakoa ote den ikertzen ari dira
Garrak atzo piztu ziren Corral Nuevo inguruan, eta gaur arratsaldean egonkortu dituzte. Eremuan ez zegoen nekazaririk lanean, eta, hori dela eta, Foruzaingoak susmoa du nahita piztutakoa izan zela.
Bost gasolindegi Margaritan, 30 laguneko herrian, bizilagunen desesperaziorako
Gasteizko Margarita kontzejuan, bizilagunak kexu dira beste gasolindegi bat jarri nahi dietelako, bosgarrena bailitzateke. 30 bat biztanle diren herrixka honetarako sarbideak dagoeneko kolapsatuta daudela diote, eta gainera salatzen dute, kamioi gidariek ez dutela askotan oso gizalegez jokatzen.
Logroñon desagertutako 83 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Vianan
Hilotza Iruñeko Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman dute, autopsia egin diezaioten.
54 urteko motorzale bat hil da Gasteizen izandako istripu batean
Istripua AP-1etik N-622ra doan zatian gertatu da, Arabako hiriburuan. Larrialdi-zerbitzuak biktima suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu.