Imsersok iazko formula bera erabiliko du 2026-2027 denboraldian: bidaiak 50 eurotan eta maskotarekin bidaiatzeko aukera
Ia 900.000 plaza eskainiko dira orotara, eta horietatik 7.400 baliabide gutxien dituzten pentsiodunentzat erreserbatu dira, 50 euroko prezioan. Bidaiak irailaren 14tik 15era bitartean merkaturatuko dira.
Adinduen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (Imserso) irailaren 14tik aurrera irekiko du 2026-2027 denboraldiko bidaiak erreserbatzeko epea eta iaz aplikatutako berrikuntei eutsiko zaie: plazak 50 eurotan, baliabide gutxien dituzten pentsiodunentzat eta konpainiako animaliekin bidaiatzeko aukera.
Imserso dagoeneko hasi da turismo-programarekin bidaiatzeko akreditatutako 4.602.255 pertsonengana iritsiko diren 2.938.156 gutunak bidaltzen. Eskubide Sozialen, Kontsumoaren eta 2030 Agendaren Ministerioak astearte honetan jakinarazi duenez.
Iaz bezala, auren ere hainbat plaza gorde dira, aurten zehazki 7.447 plaza, 50 eurotan, Gizarte Segurantzaren kotizazio gabeko ezintasun- edo erretiro-pentsioen zenbatekoaren berdina edo txikiagoa den prestazioa jasotzen duten pertsonentzat.
Gainera, plazen ehuneko bat erreserbatu da, hala nahi duten erabiltzaileek beren etxe-animaliekin bidaiatzeko aukera izan dezaten.
Ia 900.000 plaza
Guztira, 879.213 plaza eskainiko dira aurten. Horietatik % 50,1 (440.284) penintsulako turismorako izango dira, % 25,9 (228.142) uharteak bisitatzeko eta % 23,9 (210.787) ihesaldi-turismorako, kultura-zirkuituak, natura-turismoa, probintziako hiriburuak eta Ceuta eta Melilla hiri autonomoak eta Europakoak tartean.
Irailaren 14an hasiko dira bidaiak merkaturatzen Andaluzia, Aragoi, Gaztela eta Leon, Extremadura, Galizia, Madril, Melilla, Nafarroa eta Errioxako autonomia-erkidegoetan, lehentasunezko erabiltzaileek –baremo batean puntuazio handiena dutenak, aurreko urtean bidaiatu duen edo lehen aukeran eman zaien kontuan hartuta, besteak beste –, eta irailaren 15ean, ez-lehentasunezkoentzat.
Gainerako automia erkidegoetan, EAEn kasu, eta Ceutan, epea egun bat geroago irekiko da: 15ean lehentasunezko erabiltzaileentzat eta 16an ez-lehentasunezkoentzat.
Gainera, bidaiak data gutxitan kontzentratzea saihesteko, lote bakoitzeko plazen % 36 modu proportzionalean banatu dira bidaia kanpainaren hilabete bakoitzean, bidaien urtarokotasuna leundu eta okupazio handieneko aldietan gehiegizko masifikazioak saihesteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera