ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hil egin da Espinosa de los Monterosen (Burgos) traktore batek harrapatutako mutiko bizkaitarra

Ezbeharra pasa den larunbatean gertatu zen, eta, harrezkero, Gurutzetako ospitalean egon da larri. 

hospital cruces gurutzetako ospitalea AITOR AGIRREZABAL

Gurutzetako ospitalea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB

Hil egin da, Espinosa de los Monteros herrian (Burgos) pasa den larunbatean traktore batek harrapatu zuen 8 urteko mutiko bizkaitarra, EITBk astearte honetan baieztatu ahal izan duenez. Larri zauritutako adin txikikoa Gurutzetako ospitalera eraman zuten, eta azkenean bertan hil da. 

22:30ak baino minutu batzuk lehenago gertatu zen ezbeharra, Sancho Garcia plazan, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik.

112 larrialdi zerbitzuak abisua jaso bezain pronto bertaratu ziren Burgoseko trafikoko Guardia Zibila, COS Guardia Zibila eta Sacyl osasun-larrialdiak. Azken horrek oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzia bat bidali zien Espinosa de los Monteroseko EAGko medikuei eta larrialdietako unitate medikalizatu (EEU) bat ere bai. 

Guardia Zibilak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko. Lehen hipotesiaren arabera, haurra korrika sartu zen errepidera eta traktorearen gidariak ez zuen ikusi. Kolpe gogorrak jasan zituen buruan eta hanketan.

Espinosa de los Monterosko Udalak minutu bateko isilunea egingo du asteazken honetan, haurra gogoan. 12:00etan izango da, Sancho Garcia plazan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X