Sabino Ormazabal ekintzaile eta bakezale nekaezina zendu da, 72 urte zituela
Kazetaritza, antimilitarismoa, ekologismoa, giza-eskubideak eta desobedientzia zibila izan ditu ardatz donostiarrak bere bizitza osoan zehar. Gizarte-mugimenduetan murgilduta beti, Eusko Legebiltzarrak izendatutako polizia-gehiegikeriaren eta giza eskubideen urraketen biktimen aldeko batzordean parte hartu zuen 2013tik.
Sabino Ormazabal militante ekologista eta antimilitarista donostiarra hil da astelehen honetan, 72 urte zituela. Urte askotan kazetari aritutakoa, gaztetatik hainbat gizarte mugimendutan parte hartu izan du, indarkeria ez-aktiboa eta giza-eskubideak aldarri hartuta.
Militante ekologista sutsua, Komite Antinuklear eta Ekologistetako militante aktiboa izan zen, Txustarra taldean, Donostiako Asanblada Ekologistan eta Eguzki elkarte ekologistan, baita Gladys Gogoan taldean ere.
Indarkeria-ezaren aldeko Bidea Helburu taldean eta Demagun Hausnarketarako Taldean aritu zen. Argituz giza eskubideen aldeko elkarteko kide ere izan zen eta Gipuzkoako zenbait herritan izandako giza eskubideen urraketei eta indarkeria ekintzei buruz elkarte horrek egindako txostenetan parte hartu zuen.
Ikertzaile gisa lan sakona egin du eta Eusko Legebiltzarrak izendatutako polizia-gehiegikeriaren eta giza eskubideen urraketen biktimen aldeko batzordean parte hartu zuen 2013tik.
Joxemi Zumalabe Fundazioaren patronatuko kide zela atxilotu eta kartzelan sartu zuten 2000 urtean 18/98 sumarioaren baitan. Zortzi hilabete egin zituen kartzelan eta ondoren, 2007an 9 urteko espetxealdia ezarri zioten. 2009an, ordea, absolbitu egin zuen Auzitegi Gorenak.
Hamaika liburu eta artikulutan bildu du Ormazabalek bere ikerketa eta hausnarketa emari zabala, Euskal Herriaren memoria historikoarentzat ondare garrantzitsua uzteaz gain, herritarrei, mugimendu zibilari eta jardunbide politikoari oinarri sendoak eskainiz giza-eskubideen, elkarbizitzaren eta indarkeriarik gabeko gizartearen ikuspegitik.
Dolumin keinu ugari
Sabino Ormazabalen heriotzak samina eragin du elkarte eta pertsona askorengan, eta, berria jakin denetik, dolumin eta aitorpen hitzak ugariak izan dira sare sozialetan ere, tartean indarkerien biktimak, politikariak eta ekintzaile edota elkarte ekologistak.
Zure interesekoa izan daiteke
Gaur hasiko da Parisen errugbi jokalari ohi Federico Martin Arambururen heriotzaren epaiketa
Epaiketan, Loik Le Priol eta Romain Bouvier ultraeskuindarrak eseriko dira akusatuen aulkian, jokalari argentinarra tiroz hiltzea egotzita biak.
Euskotrenek neguko ordutegia berrezarri du tren eta metro zerbitzuetan
Berrikuntza gisa, Gipuzkoan hobetu egingo dira larunbat gauetako zerbitzuak Donostia eta Hendaia artean, eta areagotu egingo dira asteburuan Amara eta Errenteria eta Oiartzun arteko maiztasunak.
Gaur hasiko dute ikasturtea Euskadin 280.386 ikaslek
Iaz baino 59.200 ikasle gutxiago izango dira 2026-2027 ikasturtean. Hain zuzen ere, 339.586 ikasle zeuden pasa den urtean.
Freedom Flotillako Bilboko kolaboratzaileek Palestina "berriro fokuan" jartzeko eskatu dute
Ontzia asteartera arte egongo da Bilbon. Egun hartan, Vigora abiatuko da, eta, ondoren, Mediterraneoan zehar nabigatuko du, Gazara iristeko asmoz.
10 minutuko isilunea Lekeition, Antzar Egunean hildako gaztearen familiari babesa adierazteko
Udalak eta Jai Batzordeak deitu dute elkarretaratzea. Portuan, festa ikusten ari zela, ondoezik sentitu zen atzo hildako gaztea, eta bi metroko altueratik erori zen.
Antzar Egunean hildako mutila gogoratu dute Lekeition, elkarretaratze isil batekin
10 minutuko isilunea egin dute 19:00etan, udaletxe aurrean, hildako gaztea gogoratzeko eta haren ingurukoei elkartasuna adierazteko. Horrez gain, gaurko jai-egitarauak aldaketa batzuk izan ditu.
Agertu da Bedian desagertutako 82 urteko gizona
Euskadiko Larrialdi Zerbitzuetako langileek gizona erreskatatu eta ospitale batera eraman dute, mendian aurkitu ondoren.
Maite Barnetche, telebistan euskaraz aritu zen lehen kazetaria, omendu dute Bidarrain
Duela 55 urte entzun zen lehen aldiz kazetari bat euskaraz telebistan. Maite Barnetcheren hitzak izan ziren. Nafarroa Behereko komunikatzailea, Euskal Telebista sortu aurretik, 1971n hasi zen telebistan lanean, France 3 katean. Duela 40 urte zendu zen, oso gazte, eta gaur lagun, familia eta gertukoek omenaldia egin diote euskarazko telebistaren aitzindari honi, bere sorterrian, Bidarrain
Itzali dute Bermeoko San Migel auzoan piztu den sutea
13:45 aldera piztu da sua, eta tarteko, BI-631 errepidea itxi behar izan dute, bi noranzkoetan.
Abuztuaren 27an Bilbon desagertu zen 37 urteko gizon baten bila ari da Ertzaintza
Jakinarazi dutenez, begi marroiak ditu, ile beltza, 171 eta 180 zentimetro arteko altuera eta 71 eta 80 kilo arteko pisua. Gorpuzkera argala dauka.