Laia eta Oihan, jaioberrien izen ohikoenak Euskadin
2025ean jaiotakoen artean izen arruntenak Laia, Ane eta June, eta Oihan, Markel eta Martin izan dira.
Haur jaioberri bat, artxiboko irudia. Egile eskubiderik gabeko irudia.
Seme-alabei izena jartzeko orduan, Laia eta Oihan izan dira 2025ean Euskal Autonomia Erkidegoan gehien errepikatu direnak, Eustat Euskal Estatistika Institutuak astelehen honetan argitaratu duen izenik arruntenen edo arrakastatsuenen zerrendaren arabera. Halaber, bigarren eta hirugarren postuetan ageri dira, hurrenez hurren, Ane eta June (neskak), eta Markel eta Martin (mutilak).
Laugarren, bosgarren eta seigarren tokian daude Nora, Malen eta Sofia; eta Julen, Luken eta Aimar.
Mara eta Lucia sartu dira aurreneko 10 neska-izenen artean, eta Irati eta Martina, berriz, zerrendatik kanpo geratu dira. Mutil-izenei dagokienez, Paul, Izei eta Jon sartu dira, eta Aiur, Ibai eta Telmo, aldiz, atera.
Eustatek bereizketa egiten du ama atzerritarra duten eta ez duten jaioberrien artean. Lehen horien artean nesken bost izen ohikoenak Alaia, Sara, Sofía edo Sofia, Aya eta Ainara izan dira. Mutilen kasuan, berriz, Adam, Thiago, Amir, Isaac eta Mateo izan dira.
Lurraldearen arabera ere izenaren aukeraketa aldatu egiten da. Izaro izan da izen ohikoena Araban, Ane Bizkaian eta June Gipuzkoan.
Mutilen kasuan, Oihan izan da izen ohikoena Araban eta Bizkaian, eta Martin edo Martín Gipuzkoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera