Renfek autobus bidez eskainiko du Beasain eta Tolosa arteko zerbitzua gaurtik aurrera, lanak direla eta
Beasain eta Tolosa arteko tren zerbitzua sei egunez etengo dute, abuztuaren 17tik 19ra eta 29tik 31ra.
Renfek gaurtik aurrera hainbat aldaketa egingo ditu Gipuzkoako tren zerbitzuan, Beasain eta Tolosa arteko trenbidean egiten ari diren berrikuntza lanak direla eta. Etena sei egunez luzatuko da: abuztuaren 17tik 19ra eta 29tik 31ra. Hori dela eta, Aldirietako, Distantzia Ertaineko eta Distantzia Luzeko joan-etorrietan egingo dira moldaketak, tren konpainiak ohar batean jakitera eman duenez.
Aldiriko trenak
Etenak irauten duen bitartean aldiriko trenak Hernani eta Tolosa artean eta Beasain eta Brinkola artean bakarrik ibiliko dira, bi noranzkoetan. Gainerako ibilbidea (Irun eta Hernani artean eta Tolosa eta Beasain artean) autobusez egin beharko dute bidaiariek.
Distantzia ertaineko trenak
Irun eta Andoain arteko zerbitzua autobusez egingo da abuztuaren 20tik 28ra. Halaber, Araia eta Irun artean zerbitzua autobusez eskainiko du Renfek abuztuaren 17tik 19ra eta abuztuaren 29tik irailaren 2ra bitartean.
Distantzia luzeko trenak
Gipuzkoa eta Madril lotzen dituzten trenek errepidez egingo dute Irun eta Gasteiz arteko zatia, bi noranzkoetan. Bestalde, Donostia eta Bartzelona lotzen dituzte trenek errepidez egingo dute Donostia eta Iruñea arteko bidea.
Tarte batzuetan zerbitzua autobusez eskainiko denez, gorabeherak izan daitezke trenen ordutegietan.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera