TRAFIKO ISTRIPUA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

49 urteko motor-gidari bat larri zauritu da Arrietan izandako istripu batean

Ezbeharra 17:00 inguruan gertatu da, NA-1720 errepidean Arrietan parean (Artzibar). Nafarroako Gobernuak ohar batean azaldu duenez, aurrez aurre talka egin dute autoak eta zauritutako gizona zihoan motorrak. 

hospital universitario navarra nafarroako ospitalea

49 urteko gizon bat oso larri zauritu da astelehen arratsaldean NA-1720 errepidean, Arrieta parean (Artzibar), gidatzen ari zen motoarekin auto baten aurka izandako talkaren ondorioz.

SOS Nafarroa 112 larrialdiak kudeatzeko zentroak astelehenean, 17:03an, jaso du istripuaren berri, eta Auritzeko parkeko suhiltzaileak, bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia bat (medikalizatua), Burgeteko talde mediko bat, helikoptero medikalizatu bat eta Guardia Zibilaren patruilak bertaratu dira.

Ezbeharra NA-1720 errepideko 23. kilometroan gertatu da, Arrieta parean, Artzibarko kontzejuan.

Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez jakinarazi duenez, aurrez aurre talka egin dute auto batek eta zauritu den gizonak gidatzen zuen motorrak.

Motor-gidaria, 49 urteko gizonezkoa, tokian bertan artatu dute. Ondoren, helikoptero medikalizatuan eraman dute Iruñera, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, eta politraumatismo oso larriekin ospitaleratu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 05/09/2026.-El Gobierno ha comenzado este sábado a acondicionar una explanada en el Muelle de Poniente de Ceuta para la instalación de tiendas de campaña y poder albergar migrantes pese a la oposición de los vecinos, de la Autoridad Portuaria y de la Confederación de Empresarios. Según ha podido comprobar EFE, los trabajos se han puesto en marcha en la mañana de este sábado para acondicionar este lugar donde se pretende trasladar a los miles de personas que están acampadas en la playa del Trampolín o en el entorno de Loma Colmenar. Las carpas que el Gobierno instalará en estos terrenos portuarios está previsto que puedan albergar a cerca de un millar de migrantes.-EFE/ Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Espainiako Gobernuak Ceutako portuaren kontrola hartu du etorkinei "arreta humanitarioa" emateko

Espainiako Gobernua Ceutako Mendebaldeko Kaian dagoen zabalgune bat egokitzen hasi da migratzaileak hartzeko. Bizilagunak, Portu Agintaritza eta Enpresarien Konfederazioa aurka dauden arren, kanpin dendak jarriko dituzte bertan. Aurreikuspenen arabera, mila migratzaile inguru hartuko dituzte. Ceutako Gobernua ere aurka agertu da, eta erabakia "akats larria" dela esan du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X