POLIZIA-OPERAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

15 tona kokaina noraezean Bizkaiko golkoan: Polizia Landetako hondartzetara noiz iritsiko zain dago

Jendarmeek dispositibo zabala abiatu dute Landetako hondartzetan, itsasontzi batek droga-merkantzia bota duelakoan daude eta. Fardel batzuk Landetako hondartzetara irits daitezke.

MAM-eko argazkia: landas-eitb_

Landetako kostaldeko artxiboko irudia.

15 tona kokaina uretan noraezean egon daitezke uneotan Bizkaiko golkoan. Frantziako Jendarmeriak uste du itsasontzi batek merkantzia uretara bota duela, eta polizia-operatibo bat jarri du fardelak atzemateko.

Hondartzak zabalik daude; hala ere, Frantziako institutu armatua Landetako kostaldea zaintzen dabil, besteak beste, bi helikoptero erabilita.

Actu Bordeaux egunkari digitalak jakinarazi duenaren arabera, Estupefazienteei buruzko Inteligentzia Operatiboko Zelulak kokaina-kargamentu bat Akitaniako kostaldera iritsiko zela ohartarazi zien jendarmeei.

Lapurdiko hondartza hurbilenetan, Poliziaren presentzia ez da horren handia. Operazio zabalena Landetako iparraldean dago, itsas korronteek droga bertara eramatea espero baitute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X