EUSKO LEGEBILTZARRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Udalekuetan adingabeen babesa indartzeko erreforma azken txanpan sartu da

Gazteria Legea moldatzeko irizpena onartu du gaur Eusko Legebiltzarrak, eta ekainean osoko bilkuran eztabaidatu eta bozkatu egingo da. 

Bernedoko udalekuak colonias de Bernedo

Bernedoko udalekuaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Eusko Legebiltzarrak Gazteria Legea moldatzeko irizpena onartu du. EAJk eta PSE-EEk bultzatutako lege aldaketa da, eta aisialdiko eta denbora libreko jardueretan adingabeen babesa indartu nahi du.

Bernedo auzia deiturikoaren ondoren heldu da erreforma. Gaur emandako pausoaren ondotik, ekainean, osoko bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko da. 

EAJk eta PSE-EEk irizpenaren alde bozkatu dute Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Batzordea, pasa den astean ponentzia fasean onartutako testua bere horretan utzita. EH Bilduk zioen azalpenaren eta aldatu gabeko artikuluen alde bozkatu du eta abstenitu egin da zuzenketan aurkeztu dituen artikuluetan eta EAJ-PSE koalizioak PPrekin adostutakoetan. PPk, aldiz, jeltzale eta sozialistekin adostutakoak soilik babestu ditu. 

Erreforma horrek arau hausteen eta zehapenen araubidea ere aldatuko du. Arau hauste oso larrien kasuan 600.000 eurorainoko zigorrak aurreikusten dira. Halaber, arau hauste larritzat jotzen da gurasoen edo tutoreen berariazko eta idatzizko baimenik gabe adin txikikoek aisialdiko jardueretan parte hartzea. 

Bestalde, jarduera antolatzen duen entitateak erantzukizunpeko adierazpena egin beharko du. Horrela bermatu nahi da jarduera antolatzen duen pertsonak bere gain hartuko duela jarduera horri aplikagarri zaizkion baldintzak eta arauak betetzeari buruzko legezko erantzukizun osoa.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X