Udako kanpamentuak
EAEko udalekuen gaineko kontrola indartuko duen dekretua ekainean onartuko du Eusko Jaurlaritzak
Aisialdi hezitzaile eta denbora libreko jardueren dekretu berriaren arabera, udalekuak antolatzen dituzten erakundeek haurrak eta nerabeak babesteko prestakuntza duen ordezkari bat izendatu beharko dute, besteak beste.
Debekuaren aurrean, "haurrei udaldi polit eta lasai bat" eskaintzeko "lanean" ari dela esan du Euskal Udalekuak elkarteak
Elkarteak mezua bidali die udaldia Bernedoko udalekuetan igarotzeko eskaera egin duten 200 familiei, eta azaldu die "abokatuarekin lanean" ari direla haur eta familientzako "aukera eta alternatiba egokienak diseinatzeko". Arabako Foru Aldundiak debekua ezarri ostean Instagram sare sozialean elkarteak duen profilean mezua partekatu du, "triste eta kezkatuta" daudela esanez eta salatuz "legezko betekizun guztiak bete arren" ukatu diotela Dorrekoa elkarteari udalekuak antolatzeko aukera.
Arabako Aldundiak Sarrea elkartea zigortu du eta baimena ukatu dio horren ordez Bernedoko udalekua antolatu nahi zuen Dorrekoa elkarteari
9.000 euroko isuna ezarri dio Sarrea elkarteari, bai eta 3 urtez dirulaguntza publikorik jasotzeko dekua eta 3 urtez adin txikikoekin aisialdiko jarduerak antolatu edo egiteko inhabilitazioa ere. Sarrearen ordez udalekua antolatu nahi zuen Dorrekoa Kultur Elkarteari atzera bota dio baimen eskaera, Sarrearen inhabilitazioa saihesteko entitate instrumental gisa funtzionatzea leporatuta, lege-iruzurra litzatekeelako.
Albiste izango dira: Bernedoko udalekua, hildako foruzainen aldeko hileta eta Tilda Swintonen performancea Guggenheim museoan
Arabako Aldundiak izango du Bernedoko Euskal Udalekuak egiten diren ala ez erabakitzeko azken hitza, Berriozabalen arabera
Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean Jone Berriozabal EAJren Araba Buru Batzarraren presidenteak adierazi duenez, "kezkagarria" da Bernedoko udalekuen harira izandako salaketen ondotik 200 familiak beraien haurrak kanpamentu horretara eraman nahi izatea.
Udalekuetan adingabeen babesa indartzeko erreforma azken txanpan sartu da
Gazteria Legea moldatzeko irizpena onartu du gaur Eusko Legebiltzarrak, eta ekainean osoko bilkuran eztabaidatu eta bozkatu egingo da.
Udalekuetan adingabeen babesa indartzeko erreformaren behin betiko testua onartu du Legebiltzarrak
Gazteria Legearen aldaketa Bernedo auziak bultzatu du, eta batzordean eta osoko bilkuran onartu behar da oraindik. 600.000 eurorainoko isunak aurreikusten ditu.
Bengoetxea: “Gobernua lanean ari da uda honetarako udalekuetako segurtasuna bermatzeko”
Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariordearen arabera, zilegi da konponbideetan parte hartzea, baina ez da arrazoizkoa besteenak blokeatzea, EH Bilduri erreferentzia eginez. Dena den, lasaitasun mezua bidali die familiei.
Gazteria Legearen erreforma urgentziaz onartzeari oztopoak jartzea aurpegiratu dio EAJk EH Bilduri
EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak koalizio subiranistari galdetu dio "zein den haren alternatiba", epeak irakurketa bakarreko prozeduraren bidez laburtu ezean.
Gazteria Legea aldatzeko proposamena erregistratu dute EAJk eta PSE-EEk, adin txikikoen udalekuak zorrotzago kontrolatzeko
Presazko prozeduraren bitartez erregistratu dute, eta bi hilabeteko epean aldaketak indarrean egotea aurreikusten du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
EAEko udalekuak gainbegiratzeko hiru ikuskatzaile kontratatuko dituzte
Eusko Jaurlaritzak ikuskatzaile talde espezifiko bat sortuko du eta oraingoz hiru kide izango ditu, bana Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Fiskaltzak kontrol eta prebentzio neurriak ezartzera behartu ditu Bernedoko udalekuen antolatzaileak
Sarrea Euskal Udaleku Elkarteak uda honetan Araban eta Nafarroan egin nahi dituen udalekuei buruzko informazioa zabaldu du, Arabako Foru Aldundiak eginbide judizialak eta zehapen-espedientea irekita duen arren.
Subijanaren ustez, erakundeak esku hartzera behartuta daude adingabeak babesteko
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidente Iñaki Subijanak esan du botere publikoen "betebeharra" dela eremu pribatuetan "esku hartzea" (hala nola Bernedoko udalekuan) "adingabeen babesa ziurtatze aldera", gazte horietako batzuk, gainera, erakundeen tutoretzapean baitaude.
Dagoeneko 17 dira Bernedoko udalekuaren kontra aurkeztutako salaketak, Zupiriaren arabera
Segurtasun sailburuak azaldu duenez, gehienak exhibizionismo eta derrigortze delituekin lotutakoak dira, baina badago sexu-erasoekin zerikusia eduki lezakeen salaketaren bat.
Albiste izango dira: Gazako bake negoziazioak, EAJ eta PSE-EEren arteko desadostasunak eta Bernedo auzia
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Zupiriak salaketa jartzeko eskatu die Bernedoko udalekuetako haurren familiei, deliturik dagoela uste badute
PPko legebiltzarkide Ainhoa Domaicak adingabeak babestu ez izana aurpegiratu dio Segurtasun sailburuari, Jaurlaritza "beste alde batera" begira egon dela iritzita.
Bakioko udalekuetako gurasoak: "Enpresarekin harremanetan jartzen saiatu gara baina inork ez digu erantzuten"
Udalekura iritsi eta berehala, haurrek deitu zieten gurasoei haien bila joan zitezela eskatzeko. Gurasoen salatzen dutenez, Veranoaventura udalekuak antolatzen dituen enpresarekin harremanetan jartzen saiatu dira, baina inork ez die azalpenik eman. Erakundeei iruzurra argitzeko laguntza eskatzen diete.
Egoera honetan zegoen Bakioko udalekua
Zenbait gurasok salatu dutenez, udalekuetarako Bakioko etxe bat egoera osasungaitzean zegoen eta, ondorioz, zigilatu egin dute.
Hauek dira salaketa jarri duten gurasoek bidalitako argazkiak.