Udako kanpamentuak
2016/06/20 - 00:11
Hamabost ume hil dira Errusian, laku batean bi txalupa hondoratuta
Ezbeharra larunbatean izan zen, Errusiako ipar-mendebaldean, eguraldi txarraren ondorioz, eta 13 eta 15 urte bitarteko nerabeak hil ziren.
2016/04/06 - 20:44
1.080 umek lekua izango dute aurten Gipuzkoako udalekuetan
Izena aurretik emateko epea apirilaren 12an bukatuko da eta zozketa apirilaren 18an egingo dute. Apirilaren 19tik 28ra bitartean behin betiko izena emateko epea izango dute familiek.
2015/07/18 - 14:46
70 gazte irtenarazi dituzte Belaguako kanpaleku batetik, ekaitzengatik
Adingabeetako batek ere ez du inolako kalterik izan eta denak onik daude. Foru Gobernuko adituak gunea aztertzen ari dira, kanpalekura itzul ote daitezkeen erabakitzeko.
2014/08/05 - 13:53
'Udaleku hauetan egongo ginateke urte osoan'
Gipuzkoako Diputazioak antolatuta, Hondarribiko aterpetxean udalekuak izan dira eta hainbat gaztek parte hartu dute. Antzezten eta kantuan ikasi dute, eta laburmetrai bat ere egin dute. 14-16 urte bitarteko gazteak izan dira, eta ederto pasatu dute.
2014/07/24 - 23:53
Basque Culinary Udalekuak Derion
Basque Culinary Center-rek sukaldaritza ikasteko udalekuak ireki ditu Derioko Baserri-Eskolan. 20 gaztek sukaldari hoberenen artean ikasi eta ondo pasatzen dute.
2014/07/21 - 19:31
4.500 neska-mutil daude aurten aldundietako udalekuetan
Uda bete-betean murgilduta gaude eta haur asko udalekuetan ari dira opor hilabete hauek gozatzen. 4.500 neska-mutil daude aurten aldundietako udalekuetan.
2014/04/03 - 18:41
Udalekuak Txinan, euskal ikasleentzat
Hiru astekoak dira. Xiamen hiria da aukeratutako lekua, eta bertako ikastetxe ospetsu batean ikasteko aukera izango dute, 12 eta 17 urte arteko gazteek, 3.000 euroren truke.
2026/06/05 - 11:32
Debekuaren aurrean, "haurrei udaldi polit eta lasai bat" eskaintzeko "lanean" ari dela esan du Euskal Udalekuak elkarteak
Elkarteak mezua bidali die udaldia Bernedoko udalekuetan igarotzeko eskaera egin duten 200 familiei, eta azaldu "abokatuarekin lanean" ari direla haur eta familientzako "aukera eta alternatiba egokienak diseinatzeko". Arabako Foru Aldundiak debekua ezarri eta Instagram sare sozialean elkarteak dituen profilean beste mezu bat partekatu du, "triste eta kezkatuta" daudela esanez eta salatuz "legezko betekizun guztiak bete arren" ukatu diotela Dorrekoa elkarteari udalekuak antolatzeko aukera..