Debekuaren aurrean, "haurrei udaldi polit eta lasai bat" eskaintzeko "lanean" ari dela esan du Euskal Udalekuak elkarteak
Arabako Foru Aldundiak Euskal Udalekuak elkartea zigortu eta Bernedoko Udalekuak antolatu nahi zuen Dorrekoa Elkarteari debekua ezarri berritan, "triste eta kezkatuta" azaldu da udalekuak antolatzen dituen eragilea. Instagram sare sozialean duen profilean lehen erreakzio bat partekatu du elkarteak, eta azpimarratu debekuaren aurrean, "zer egiten dudan" aztertzen ari direla. Gerora, aurten Bernedoko udalekuetan izena eman zuten 200 familiei zuzendutako mezu batean, argitu dute "lanean" ari direla abokatuarekin, proiektukideekin, "haurrei udaldi polit eta lasai" bat eskaini ahal izateko.
Euskal Udalekuak elkartearen berbetan, Bernedoko udaldia antolatzeko "legezko betekizun guztiak bete arren" ezarri diote debekua Sarrea elkartearen ordez udalekuak antolatu nahi zituen Dorrekoa elkarteari. Salatu dutenez, "proiektua etengabe erasotua" ari da, eta "udaldia oztopatu nahian ari dira behin eta berriro".
(Informazioa osatzeko lanean ari gara)
Zure interesekoa izan daiteke
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean