Udalekuek haurrak babesteko ordezkari bat izendatu eta begirale gehiago izan beharko dituzte
Eusko Jaurlaritzak aisialdi hezitzaile eta denbora libreko jardueren dekretua onartu du, hain zuzen ere, udalekuen jarduna arautzen duena.
Bernedoko udalekuak, artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Udalekuek (eta, oro har, aisialdiko jarduerak antolatzen dituztenek) adin txikikoak babesteko ordezkari bat izendatu eta ratioak handitu beharko dituzte, Eusko Jaurlaritzak astearte honetan onartu duen dekretu berriaren arabera. Araudi berriak orain arte indarrean zegoena (1985ekoa zen) ordezkatuko du.
Aipaturiko dekretuak Gazteria legearen erreforma garatzeko balioko du. EAJk eta PSE-EEk bultzatu dute lege aldaketa, eta aisialdiko jardueretan adingabeen babesa indartu nahi du. Hainbat familiak Bernedoko udalekua antolatzen duen Sarrea Euskal Udaleku Elkartea salatu zuten, sexu askatasunaren aurkako delituak egotzita. Salaketa horien arabera, haurrak eta nerabeak dutxa mistoetan begiraleekin batera egotera behartu zituzten.
Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan azaldu duenez, dekretu berri horrekin haurren ongizatea babesteko bermeak indartzen ditu. Horrez gain, nabarmendu du araudi berria foru aldundiekin, udalekin eta aisialdi elkarteen ekarpenekin osatu dutela.
Dekretuak arautuko ditu, hain zuzen ere, jarraian lau egun baino gehiagoko iraupena duten aisialdiko jarduerak eta gutxienez hiru gaualdi dituztenak.
Haurrak eta nerabeak babesteko ordezkaria
Udalekuen antolatzaileek haurrak eta nerabeak babesteko ordezkari bat izendatu beharko dute.
Izendatutako pertsona horrek jardueretan parte hartzen dutenek sexu deliturik egin ez dutela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu egin dutela bermatuko du. Gainera, adingabeek, familiek eta langileek berarengana jo ahal izango dute laguntza behar izanez gero.
Erantzukizunpeko adierazpena
Jarduera hasi aurretik, antolatzaileek erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko dute, eta adierazpena aurkezteko epea jarduera hasi baino hilabete lehenago amaituko da. Erantzukizunpeko adierazpena lortzeko, zuzendaritza tituluak eta aisialdiko begirale tituluak egiaztatzen dituen dokumentazioa eta erantzukizun zibileko aseguru-polizaren ziurtagiria aurkeztu beharko dira.
Ratioak
Zuzendari titulua duen pertsona bat egongo da gutxienez, eta 100 ume baino gehiago dauden kasuetan beste zuzendari bat ere egon beharko da.
Begiraleen ratioari dagokionez, gutxienez bi egongo dira (aurreko dekretuare arabera, hamar haur baino gutxiagoko taldeetan begirale bakar batekin nahikoa zen). 21 adingabek edo gehiagoko taldeekin, gutxienez begirale bat gehiago egongo da hamar umeko.
Dekretu horretan araututako jarduerak garatzeko behar diren begiraleen eta zuzendarien ratioak eta titulazioak dekretua indarrean sartu eta hiru hilabetera eskatuko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Almarazko zentral nuklearraren ustiapen-baimena 2030era arte berritu du Espainiako Gobernuak
Dena dela, zentral nuklearra 2035erako ixteko planak bere horretan jarraitzen du. Testuinguru horretan, Sumarrek luzapena baztertu du, trantsizio energetikoa geldiarazten duelako; PPk, berriz, ez du nahikotzat jo, eta zentral nuklear guztiek zabalik jarrai dezatela eskatu du.
Llantenoko baso-sutea perimetratzeko lanean ari dira
Egoerak hobera egin du. Suhiltzaileek Artziniegako aldea egonkortu dute eta Amurriokoa perimetratzeko lanean ari dira. Arratsaldean sutea kontrolpean hartzea espero dute.
10.000 hektarea baino gehiago erre ditu Las Peñas de Riglos Huescako udalerriko suteak
Suak San Juan de la Peña monasterio zaharra inguratu du (egitura ez da kaltetu) eta monasterio berrira hurbildu da. Gizon bat atxilotu dute, sua eragin duelakoan.
Gizon bat ikertzen ari dira Bizkaian, ustez txakurkumeen salmenta faltsuetan parte hartzeagatik
Cuencako bizilagun batek salaketa jarri ostean abiatu zuten ikerketa, baina probintzia gehiagotan ere izan omen dira kaltetuak.
Teknikarien grebak bertan behera utzi ditu 'PICASSa' eta Piraten hainbat ekitaldi Donostian
Ostiraleko lanuztearen ondorioz, Musika Hamabostaldiko dantza-ikuskizuna ez da egingo, eta Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte Trinitate plazako jarduerak eta Skabideanen kontzertua.
Hidrogeno naturala bilatuko dute Aralarren, lursaila nabarmen aldatu gabe
Espainiako Gobernuak esploratzeko baimena eman du, baina lanak egiteko bide edo sarbide berriak irekitzea debekatu du.
San Juan de la Peñako monasterioa mehatxupean, Las Peñas de Riglosko suteagatik
Suak San Juan de la Peñako monasterio zaharra inguratu du (ez dio kalterik eragin), eta monasterio berrira hurbildu da. Prebentziozko neurri gisa, Aragoiko lehen erregeen gorpuzkiak eta ondare historikoaren zati bat Huescako Museora eraman dituzte. Suteak 8.000 hektarea erre ditu dagoeneko, eta 12 herritako 900 pertsona inguru etxetik atera behar izan dituzte.
Bi lagun hil dira eta beste bat oso larri zauritu da Beriainen
38 eta 23 urteko bi gizonezko hil dira, eta 24 urteko beste bat oso larri zauritu da, ibilgailua errepidetik aterata.
Haizeak eta beroak Aiaraldeko sutea berpiztu dute, eta baserri bat hustu behar izan dute
Suhiltzaileak eta lau helikoptero ari dira Aiaraldean berpiztu den sutea itzaltzeko lanetan. Tenperatura altuek eta haizeak inguruan geratzen ziren garrak berpiztu dituzte, eta baserri bat prebentzioz hustu dute.
Protesta egin dute Ipar Euskal Herriko suhiltzaileek baliabide handiagoak eskatzeko
Etsituta atera dira ostegun honetan Barne ministroarekin egindako bileratik, eta Frantziako Gobernuak erantzunik ematen ez badie, irailaren 29an beste lanuzte bat egingo dutela iragarri dute.