UDALEKUAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko udalekuen gaineko kontrola indartuko duen dekretua ekainean onartuko du Eusko Jaurlaritzak

Aisialdi hezitzaile eta denbora libreko jardueren dekretu berriaren arabera, udalekuak antolatzen dituzten erakundeek haurrak eta nerabeak babesteko prestakuntza duen ordezkari bat izendatu beharko dute, besteak beste. 

Bernedoko udalekuak colonias de Bernedo

Bernedoko udalekuak, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzak ekainean onartuko du udalekuen gaineko kontrola areagotuko duen aisialdi hezitzaile eta jardueren dekretua, Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuak ostegun honetan jakinarazi duenez. 

Eusko Legebiltzarrean egindako adierazpenetan, udalekuen gaineko kontrolak eta baldintzak areagotu egingo direla nabarmendu du Melgosak. 

Dekretu berriaren arabera, udalekuak antolatzen dituzten erakundeek haurrak eta nerabeak babesteko prestakuntza duen ordezkari bat izendatu beharko dute, besteak beste. 

Bestalde, Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurak Gazteria Legearen erreforma onartu du. EAJk eta PSE-EEk bultzatutako lege aldaketa da, eta aisialdiko jardueretan adingabeen babesa indartu nahi du.

Legea garatzeko dekretuak onartuko ditu Eusko Jaurlaritzak, tartean aisialdi hezitzaile eta denbora libreko jarduerei dagokiona. 

Iaz, Bernedo auziak udalekuen gaineko kontrola lehen lerrora ekarri zuen. Hainbat familiak Bernedoko udalekuak antolatzen dituen Sarrea Euskal Udaleku Elkartea salatu zuten, sexu askatasunaren aurkako delituak egotzita. Salaketa horien arabera, haurrak eta nerabeak dutxa mistoetan begiraleekin batera egotera behartu zituzten. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Naturaren legea, Cabarcenon: Zambi elefante eme mitikoa hil egin da, taldekideen arteko borroka baten ostean

50 urteko Zambi 1994an iritsi zen Cabarcenora, Alemaniatik, eta parkeko emeen artean zaharrenetako bat zen. Gatazka astelehen honetan gertatu zen, kideen arteko hierarkia ezartzeko borroka batean; horrelako liskarrak ohikoak izaten dira. Lau kume izan zituen Zambik Chisco bere bikotekidearekin batera, eta biak ala biak funtsezkoak izan ziren parkeko ugalketa-programa arrakastatsuan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X