Albiste izango dira: Bernedoko udalekua, hildako foruzainen aldeko hileta eta Tilda Swintonen performancea Guggenheim museoan
Honako gai hauek hartu dituzte gaur, 2026ko ekainaren 5ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Bernedoko udalekua: Ana del Val Arabako Kultura eta Kirol diputatuak Arabako Batzar Nagusietan azalpenak eman ditu gaur Bernedoko udalekuak antolatzen zituen Sarrea Euskal Udaleku Elkarteari udaleku horien antolakuntza ez komunikatzeagatik zabaldutako espedientearen inguruan. Euskal Udalekuak elkarte sareak egunotan adierazi du bere gain hartuko duela Bernedoko Udalekuen antolakuntza, Sarrea Elkarteak albo batera egin duelako, prozesua zabalik den bitartean.
- Foruzainen aldeko hileta: asteazkenean Elgoibarren auto-istripuz hil ziren bost foruzainen aldeko hileta bateratua egingo dute gaur, ostirala, 19:00etan Iruñeko katedralean. Ostegunean jendetza hurbildu zen Iruñeko San Alberto beilatokira, hildakoen familiei eta lankideei doluminak ematera.
- Tilda Swinton Guggenheimen: Guggenheim Bilbao Museoak eta Dom Pérignon xanpain etxeak House of Gestures Tilda Swinton aktorearen eta Olivier Saillard moda komisario entzutetsuaren performancea oholtzaratuko dute Guggenheim Bilbao Museoko sarreran gaur eta bihar.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera