Tilda Swintonek perfomance bat gorpuztuko du Guggenheimen
House of Gestures Olivier Saillard komisario eta performerrak sortutako lana Swintonek haragituko du. Sarrerak, doako 220 txartel, minutu gutxian saldu dira.
Guggenheim Bilbao Museoak eta Dom Pérignon xanpain etxeak House of Gestures Tilda Swinton aktorearen eta Olivier Saillarden performancea oholtzaratuko dute Guggenheim Bilbao Museoko sarreran, ekainaren 5 eta 6an.
Doako 220 txartel jarri dituzte salgai, 110 saio bakoitzeko, eta berehalakoan agortu dira.
“Performancean zehar, pertsonaiak eta egoerak iradokitzen dituen leku bihurtuko da berez bizigabea den eszenatokia, Swintonek hurrenez hurren jarriko dituen jantzietatik abiatuta azaleratzen diren istorio erreal zein alegiazkoen bidez”, antolatzaileek azaldu dutenez.