“Itzulera” Dejabu konpainiaren lanak irabazi du Donostia Antzerki saria
2025ean Donostian konpainia profesional batek euskaraz publiko helduarentzat egin duen lan onena izan da, epaimahaiaren arabera. 12.000 euroko saria eta margolan bat jasoko du konpainiak sari gisa, martxoaren 27an, eta antzezlan irabazlea taularatuko dute.
Itzulera Dejabu konpainiaren antzezlanak lortu du 26. Donostia Antzerki saria, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolatzen duten aintzatespena; lan hori izan da, epaimahaiaren arabera, 2025ean Donostian konpainia profesional batek euskaraz eta publiko helduarentzat taularatutako antzezlan guztien artean onena.
Dejabu konpainia irabazleak 12.000 euro eta Nora Pilarte Galdona margolariaren lan bat jasoko ditu sari gisa. Saria emateko ekitaldia martxoaren 27an izango da, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, 19:30ean, Victoria Eugenia Antzokian. Saria eman ondoren, antzezlan irabazlea eskainiko da.
“2025ean, helduentzako 27 antzezlan ikusi ahal izan ziren Donostian euskaraz, eta 14.423 ikusle joan ziren, orotara, horien 57 emanaldietara, batez beste, 253 ikusle emanaldi bakoitzeko”, Kerman Orbegozo Pertsona, Ekonomia eta Aurrekontuen Kudeaketa eta Euskarako Zinegotzi Ordezkariaren esanetan.
Itzulera “road movie lotsagabe eta psikodelikoa” da: antzerki konpainia bateko hiru kidek, Ainarak, Urkok eta Mirenek, Mexikora egiten duten bidaia kontatzen du “erritmo biziko komedia existentzial honek”, konpainiak azaltzen duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
"Gaupasa", Aste Nagusirako BBK Salak sortutako antzezlan berria
Bilboko BBK salak “Gaupasa” estreinatuko du igandean, abuztuaren 23an. Aste Nagusirako propio sortutako komedia da, David Caiñak idatzi eta zuzenduta. Txorimalo kuadrilaren istorioa kontatzen du, hamabost urtez Bilboko jaietan bizi izandako amodio, eztabaida, dibertsio eta nostalgia uneen bidez. Abuztuaren 30era arte egongo da ikusgai, zortzi emanaldirekin; eta sarrerak salgai daude.
"Z.U.K.U.A." ikuskizuna Euskalduna Jauregira iritsiko da Aste Nagusian
Z.U.K.U.A. ikuskizuna Bilboko Aste Nagusian estreinatuko da, eta programan euskaraz ekoitzitako emanaldi bakarra da. Maria Cruickshank eta Ugaitz Alegria dira antzezleak eta abuztuaren 23tik 27ra Euskalduna Jauregian egongo dira.
“Andereño” antzezlana saritu dute Max sarietan
Anita Maravillas euskal konpainiaren txotxongilo ikuskizunak haur, gazte eta familientzako lan onenaren saria jaso du bart, Meridan. Gainera, Jesus Cimarro ermuar ekoizleak Ohorezko Max saria irabazi du, eta Ezezagunok Irungo afizionatuen antzerki elkarteak, gizarte arloko Max saria.
“Laster eroriko da” Metrokoadrokaren “komedia basatiak” irabazi du Korrikaren Sorkuntza Beka
Metrokoadroka kolekitboaren proiektuak 23.000 euroko laguntza jasoko du, eta emaitza 2027ko azarotik 2028ko apirilera bitartean antzeztuko da, Korrika Kulturalaren barruan.
Euskal antzerkia, Meridara begira
Max arte eszenikoen Espainiako sariak ekainaren 1ean banatuko dituzte, Meridako Erromatar Antzokian. "Andereño" da hautagaitza gehien dituen euskal lana, hiru. Ganso & Co konpainiaren "Welcome & Sorry" kaleko ikuskizun onenaren atalean da finalista, Iruñeko Las Nenas Theatrek lan berri onenaren saria lor lezake "Torcidxs" sariari esker, Irungo Ezezagunak taldeak zaleen Max saria jasoko du eta Jesus Cimarro ermuar ekoizleak Ohorezko Maxa.
Euskaldunak zazpi ikuskizun aurkeztuko ditu Aste Nagusiko programazioan
‘Euskalduna Nagusia’ izenburupean, "Cabaret" musikala, "El Caserío" zarzuela, "Menú cerrado", "Operación Maletero - Kastañuela Western" eta "El amor no se reproduce en cautividad" antzezlanak, "Z.U.K.U.A." euskarazko umore ikuskizuna eta "Marika de Gernika" bakarrizketa programatu dituzte abuztuaren 19tik irailaren 26ra arte.
Tilda Swintonek perfomance bat gorpuztuko du Guggenheimen
House of Gestures Olivier Saillard komisario eta performerrak sortutako lana Swintonek haragituko du. Sarrerak, doako 220 txartel, minutu gutxian saldu dira.
Xabier Anduaga, Angel Ruiz eta Ana Garay saritu dituzte Talia sarietan
Arte Eszenikoen Espainiako Akademiak bere sarien laugarren edizioa egin du bart Madrilen.
45 konpainia eta ia 100 emanaldi Leioako Umore Azokan, maiatzaren 14tik 17ra
Kale antzerkiko Leioako azokaren 26. edizioan, hogei bat euskal konpainiak hartuko dute parte. Gainera, topaketa profesionaletan, sektoreko 300 agente inguru bilduko dira.
“La maestra”, “Welcome & Sorry” eta “Torcidxs”, Max sarietarako izendatuta
Arte eszenikoen Espainiako sarietan, gainera, Jesus Cimarro bizkaitar ekoizleak Ohorezko saria jasoko du. SGAE Egile eta Editoreen Espainiako Elkarteak antolatzen duen sariketa ekainaren 1ean egingo dute, Meridan.