Alfredo Sanzol Gayarrera iritsiko da, senidetasunari eta doluari buruzko hausnarketa batekin
La última noche con mi hermano nafarrak idatzi eta zuzentzen duen lana ostiralean eta larunbatean taularatuko dute, Iruñean.
Alfredo Sanzol (erdian), La última noche con mi hermano obraren idazle eta zuzendaria. Argazkia: Bárbara Sánchez Palomero.
La última noche con mi hermano Alfredo Sanzol nafarrak idatzi eta zuzentzen duen lana ostiralean eta larunbatean, hilak 10 eta 11, taularatuko dute, Iruñean.
Lanean, Sanzolek (Iruñea, 1972) agerian utzi nahi du “gizartearen aldetik babes txikiena jasotzen duen doluetako bat, neba-arrebak galtzeko orduan gertatzen dena, hain zuzen ere”.
Neba-arreben arteko hiru harremani begiratzen die lanak, egileak azaldu duenez, “senidetasuna bizitzeko modu oso ezberdinak erakusten dituztenak”. Jesus Noguero aktorea Alberto da, Nagore gaixorik dagoela jakin berri duen arrebarekin oso lotura estua duen gizona. Arrebaren gaixotasunaren berri izan eta gero, “oso pozesu konplexua” abiatuko du.
Albiste horren ondorioz, Albertoren emazteak, Ainhoak (Elisabet Gelabert), Claudio Cristobal Suarez) nebarekin harremanetan jarriko da, hainbat urtez elkarrekin hitz egin gabe egon badira ere.
Horrela, “kontaera intimistatik haratago pasatzen da, errelatu soziopolitikora iritsi eta gaur egun hizpide ditugun hainbat gai azaleratzen dira”.
Neba-arreben azken bikotea Nahiak (Ariadna Llobet) eta Oierrek (Biel Montoro) osatzen dutena da; hots, Albertoren alabaren eta Ainhoaren semearen artekoa.
Argiztapenaren arduraduna Pedro Yague da, jantziena Vanessa Actif, musikarena Fernando Velazquez eta koreografiena Amaya Galeote.
Sarrerak salgai daude, 10 eta 25 euro arteko prezioan, antzokiko leihatiletan eta webgunean.