Arriaga Antzokiak La Cubana taldearen "La cuisine de ma cousine" lana eskainiko du udan
Kataluniar konpainiak 29 emanaldi egingo ditu Bilboko antzokian, abuztuaren 13tik irailaren 13ra bitartean.
Arriaga Bilboko antzokiak La cuisine de ma cousine La Cubana Kataluniako konpainiaren ikuskizun berria hartuko du abuztuaren 13tik irailaren 13ra, umorea, musika, sorpresak, parte-hartzea eta "aurkezten den tokiarekin konplizitate handia dituen sukaldaritzako melodrama dibertigarria".
Bilboko antzokiko arduradunek jakinarazi dutenez, La Cubanak proiektu berri honen 29 emanaldi eskainiko ditu. "Konpainiaren osagai tipikoak" dituela aurreratu dute: "umorea, musika, abestiak, kolorea, erritmoa, sorpresak, parte-hartzea eta publikoak ezagutzen duen inguruarekin konplizitate handia".
La cuisine de ma cousine ikuskizunerako sarrerak asteazken honetan, apirilaren 15ean, jarriko dira salgai.