Sariak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

“Andereño” antzezlana saritu dute Max sarietan

Anita Maravillas euskal konpainiaren txotxongilo ikuskizunak haur, gazte eta familientzako lan onenaren saria jaso du bart, Meridan. Gainera, Jesus Cimarro ermuar ekoizleak Ohorezko Max saria irabazi du, eta Ezezagunok Irungo afizionatuen antzerki elkarteak gizarte arloko Max saria.
MÉRIDA, 01/06/2026.- El equipo de 'La Maestra' recibe el premio al Mejor Espectáculo para Público Infantil, Juvenil o Familiar durante la gala de los XIX Premios Max en Mérida, este lunes. El teatro clásico, la danza y las voces corales protagonizan la gala de entrega de los XIX Premios Max a las artes escénicas, unos galardones que impulsa la Sociedad General de Autores y Editores (SGAE) y que se entregan en el teatro romano de Mérida. EFE/ Jero Morales
Anita Maravillas konpainiako kideak bart Meridan, saria jasotzeko orduan. Argazkia: Efe.

“Andereño” Anita Maravillas euskal konpainiaren txotxongilo ikuskizunak haur, gazte eta familientzako lan onenaren saria irabazi du bart Meridan, Extremaduran, Max arte eszenikoen Espainiako sariak banatzeko galan.

Miren Larrea Anita Maravillasen sortzaileak Palestinako maistren lana izan du gogoan, garaikurra eskutan. Antzezlanean, irakasle protagonistak eskola eder bat eraikiko du basoan, ikasleak askatasunez hazteko. Zoritxarrez, gerra hasiko da, eta protagonistek atzean utzi beharko dute gogo biziz amestutako eskola; libre izateko lehen baldintza horretan saiatzea dela aldarrikatzen du antzezlanak.

Horrez gain, Meridako Erromatar Antzokian eginiko galan, Jesus Cimarro ermuar ekoizleak Ohorezko Max saria irabazi du, eta Ezezagunok Irungo antzerki elkarteak afizionatuen Max saria irabazi du. Dibertsitatea bultzatzen duen elkarteko ordezkariek agertokian adierazi dutenez, “antzerkia bizitzaren metáfora da, eta inor kanpoan ez uzteko bezain handi, zabal eta dibertsoa dela erakusten digu,”.  

“1936” lanak irabazi du antzezlan onenaren Max saria, eta, dantzaren arloan, “No” lanak hiru sari bildu ditu. 

Zure interesekoa izan daiteke

Max sariak "Andereño" Anita Maravillas konpainiaren lana
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal antzerkia, Meridara begira

Max arte eszenikoen Espainiako sariak ekainaren 1ean banatuko dituzte, Meridako Erromatar Antzokian. "Andereño" da hautagaitza gehien dituen euskal lana, hiru. Ganso & Co konpainiaren "Welcome & Sorry" kaleko ikuskizun onenaren atalean da finalista, Iruñeko Las Nenas Theatrek lan berri onenaren saria lor lezake "Torcidxs" sariari esker, Irungo Ezezagunak taldeak zaleen Max saria jasoko du eta Jesus Cimarro ermuar ekoizleak Ohorezko Maxa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Shakespeare Alkizara eraman du Dantzertik

Dantzerti eskolako Arte Dramatikoko graduko 4. mailako ikasleek "Shakespeare ez zen inoiz hemen egon" antzezlana estreinatu dute bart Barakaldon; gaur, Barakaldon izango da ikusgai ostera ere, eta apirilaren 27an Errenterian. 2026an, Gipuzkoako herri txiki batean Shakespeareren lan argitaragabe bat aurkitu zutela zabaldu zen. Kazetari eszeptiko baten etorrerak interes ezkutuak, engainuak eta anbizioak azaleratuko ditu eskuizkribuaren inguruan, benetakotasunari, iruzurrari eta botereari buruzko komedia honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X