Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Garbi Losada aktore, idazle eta zuzendaria hil da

Aktore, antzerkigile eta zuzendari getxoztarrak Ados Teatroa konpainia sortu zuen, 1994an, eta Tanttaka konpainiarekin ere aritu zen, aktore eta zuzendari; “52 hertz”, “Lagun beltz asko” eta “Lu eta Le” antzezlanak idatzi edo zuzendu zituen, besteak beste.
Garbi Losada aktore, idazle eta zuzendaria

Garbi Losada idazle, antzezle eta zuzendaria (Getxo, 1959) zendu da, Arriaga antzokiak iragarri duenez.

Losada erreferente argia izan da euskal antzerkian, eta idazle, aktore eta zuzendari jardun da proiektu asko eta askotan. Tanttaka konpainiarekin hasi zen, aktore eta zuzenari, eta 1994an Ados Teatroa konpainia sortu zuen.

“52 hertz”, “Lagun beltz asko”, “John Wayneren laguna”, “Strip tease” eta “Kikirisalda” lanak idatzi zituen, besteak beste, eta “Dublindarrak”, “Lu eta Le”, “Emaztegaiaren semea”, “Wilt. Panpin puzgarrien hilketa”, “Como agua para chocolate”, “Ramon eta Ramona” eta “Decameronea” zuzendu besteak beste.

Telebistan eta zineman ere lan egin izan du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X