Lautan Hiru antzerki jaialdiak zortzi ikuskizun eskainiko ditu
Lautan Hiru formatu txikiko lanen antzerki-jaialdiaren zortzigarren edizioa otsailaren 5, 12, 19 eta 26an egingo dute, Bilbon, eta apirilaren 17an Baionan (Hautagaia eta Zaku berekoak, Biltxoko espazioan). Zortzi emanaldi izango dira guztira, Euskaltzaindiak Tartean antzerki konpainiarekin, BIRA Kulturgunearekin eta 7Katurekin batera elkarlanean antolatu duen jaialdian.
Otsailaren 5ean, 12an, 19an eta 26an emango dira antzezlanak Bilbon, Kalderapekon, BIRAn, Café Bar Bilbaon, 7Katu gaztetxean eta Euskaltzaindiaren egoitzan.
Gehibat konpainiak urtero Lautan Hiru jaialdiak antzezlan bati ematen dion laguntza eskuratu du aurten, eta Zaku berekoak antzezlana aurkeztuko du, hortaz, otsailaren 5ean, Euskaltzaindiaren egoitzan.
Gainera, beste hiru lan estreinatuko dira jaialdiaren eskutik: XXIII. Café Bar Bilbao-Tartean sarietako testu saridunarekin (Xabi Payaren Ganbarako lana) eginiko irakurketa dramatizatua; 7Katu gaztetxearekin batera ekoiztutako Goiuri… grabatzen! pieza; eta Pantzo Hirigarairen Hautagaia.
Sarrerak egunean bertan erosi ahalko dira (emanaldi bakoitza 4 €).