Espainiako Gobernuak behin betiko onartu du terrazetan eta hondartzetan erretzea debekatzen duen tabakoaren aurkako legea
Araudi berriak zigarro elektronikoak eta bapeagailuak ohiko tabakoarekin parekatu ditu, kerik gabeko guneak zabalduko ditu eta produktu berrien salmenta establezimendu espezializatuetara mugatuko du.
Espainiako Gobernuak tabakoaren aurkako legearen aurreproiektua onartu du astearte honetan, bigarren itzulian. Araudi berriak zigarro elektronikoak eta bapeagailuak ohiko tabakoarekin parekatu ditu, kerik gabeko guneak terrazetara, hondartzetara, igerilekuetara eta markesinetara zabaltuko ditu, eta produktu berrien salmenta establezimendu espezializatuetara mugatuko du.
Ministroen Kontseiluak oniritzia eman dio astearte honetan 2005eko legea erreformatu duen araudi berriari, araudia tabakoarekin lotutako produktu berrietara egokitzeko eta haur eta nerabeak gehiago babesteko.
Helburua: "tabakorik gabeko belaunaldi bat" lortzea
Ministroen Kontseiluaren ostean emandako prentsaurrekoan, Monica Garcia Osasun ministroak zehaztu du tabakismoak 50.000 heriotza eragiten dituela urtean, eta arau horren helburua osasun publikoa hobeto babestea eta "tabakorik gabeko" belaunaldi bat lortzeko bidean aurrera egitea dela.
Kontsumo-ereduak aldatu ondoren, etorkizuneko legeak ohiko tabakorako legedia eta produktu berriak berdinduko ditu, hala nola zigarro elektronikoak, nikotina-poltsatxoak, bestelako produktuak (shisha, adibidez) eta erretzea imitatzen edo harekin lotzen den edozein gailu.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera