Zupiriak salaketa jartzeko eskatu die Bernedoko udalekuetako haurren familiei, deliturik dagoela uste badute
PPko legebiltzarkide Ainhoa Domaicak adingabeak babestu ez izana aurpegiratu dio Segurtasun sailburuari, Jaurlaritza "beste alde batera" begira egon dela iritzita.
Bingen Zupiria Segurtasuneko sailburua
Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak adierazi duenez, seme-alabak Bernedoko (Araba) udalekuetara bidali dituen gurasoren batek delituren bat gertatu dela uste badu, "ertzain-etxean edo epaitegi batean jarri beharko du salaketa".
Udaleku horretara joan ziren haurren senide batzuen salaketa publikoak izan ditu hizpide Zupiriak, Eusko Legebiltzarreko kontrolerako saioan. Salaketa horien arabera, begiraleak biluzik dutxatzen ziren 13 eta 15 urte bitarteko neska-mutilekin, eta dutxak partekatzera behartzen zituzten.
PPko legebiltzarkide Ainhoa Domaicari erantzunez egin ditu adierazpenok Zupiriak. Izan ere, adingabeak babestu ez izana aurpegiratu dio Domaicak, Jaurlaritza "beste alde batera" begira egon dela iritzita.
Horren aurrean, Zupiriak PPko legebiltzarkidearen hitzak kritikatu ditu, eta "ez dute oinarririk" esateaz gain, kontuz ibiltzeko eskatu dio, "adingabeak baitira".
"Norbaitek arau-hausteren bat egon dela edo eskubideren bat urratu dela pentsatzen badu, polizia-etxe batera joan eta salaketa bat jar dezala, balioa izan dezan", azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ayesa Digital uholdeak aurreikusteko eta kalteak murrizteko proiektu bat garatzen ari da, konputazio kuantikoaren bidez
Aranzadiko migratzaileentzako konponbide bat eskatzeko kanpaldia hasi dute Iruñean
Euskadiko Futbol Federazioak Euskal Selekzioaren nazioarteko ofizialtasuna lortzeko prozesua berrabiarazi du
Indarkeria matxistaren aurrean emakumeak ez daudela bakarrik eta babes-sare oso bat dutela gogora ekarri du Nafarroako Gobernuak
Donostian 400 etxebizitza babestu egiteko aurrerapauso garrantzitsua: Udalak Txomin Enea II birpartzelatzeko proiektua onartu du
Garabi handiak lanean ari dira Donostia Ospitaleko protoiterapia ekipoa instalatzeko
Eusko Jaurlaritza ume txikiak dituzten familientzako laguntzak ordaintzen hasi da