Debekuaren aurrean, "haurrei udaldi polit eta lasai bat" eskaintzeko "lanean" ari dela esan du Euskal Udalekuak elkarteak
Elkarteak mezua bidali die udaldia Bernedoko udalekuetan igarotzeko eskaera egin duten 200 familiei, eta azaldu die "abokatuarekin lanean" ari direla haur eta familientzako "aukera eta alternatiba egokienak diseinatzeko". Arabako Foru Aldundiak debekua ezarri ostean Instagram sare sozialean elkarteak duen profilean mezua partekatu du, "triste eta kezkatuta" daudela esanez eta salatuz "legezko betekizun guztiak bete arren" ukatu diotela Dorrekoa elkarteari udalekuak antolatzeko aukera.
Arabako Foru Aldundiak Euskal Udalekuak elkartea zigortu eta Bernedoko Udalekua antolatu nahi zuen Dorrekoa Elkarteari debekua ezarri berritan, "triste eta kezkatuta" azaldu da udalekuak antolatzen dituen eragilea. Instagram sare sozialean duen profilean lehen erreakzioa partekatu du elkarteak, eta azpimarratu du debekuaren aurrean "zer egin daitekeen" aztertzen ari direla. Gerora, aurten Bernedoko udalekuetan izena eman zuten 200 familiei zuzendutako mezu batean, argitu dute "lanean" ari direla abokatuarekin eta proiektukideekin "haurrei udaldi polit eta lasai bat" eskaini ahal izateko.
Euskal Udalekuak elkartearen berbetan, Bernedoko udaldia antolatzeko "legezko betekizun guztiak bete arren" ezarri diote debekua Sarrea elkartearen ordez udalekuak antolatu nahi zituen Dorrekoa elkarteari. Salatu dutenez, "proiektua etengabe erasotua" izaten ari da, eta "udaldia oztopatu nahian ari dira behin eta berriro". Horien hitzetan, bart jaso dute Arabako Foru Aldundiaren jakinarazpena.
Sare sozialetan zabaldutako mezu publikoan eskerrak ematen dizkiete familiei eta elkarteari babesa agertu dioten guztiei. "Zuoi esker dago proiektua bizirik eta lanean jarraituko dugu", erantsi dute.
Familiei bidalitako testuan adierazi dute informazioa euren eskutik helarazi nahi izan dietela eta gaurko antolatutako bilerei eutsi dietela. "Hemendik aurrera emango ditugun urratsen berri eman nahiko genizueke. Abokatuarekin lanean gabiltza eta proiektukideak lanean ari gara etenik gabe. Egoera honetan haur eta familientzako aukera eta alternatiba egokienak diseinatzeko lanean jarraitzen dugu", azaldu dute.
Horien esanetan, jakin badakite egoera horrek "ziurgabetasuna eta ezinegona" sortzen dituela familiengan, eta eskerrak eman dizkiete beste behin euren udalekuetan izena emateagatik.
"Gure lehentasuna haurrei udaldi polit eta lasai bat eskaintzea da, ekaitz guzti honek zipriztindu gabeko udaldia. Jolas, barre eta kantu artean gozatzeko. Helburu hori galdu gabe jarraitzen dugu lanean!", nabarmendu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera