Beloradoko bi erlijioso behin-behinean aske utzi dituzte, artelanen salmentagatik deklaratu ondoren
Leonen artelanak hartzeagatik salatutako antzinakoen merkatari bat ere aske geratu da. Ikerketak irekita jarraitzen du, oraindik topatu ez dituzten beste ondare-pieza batzuk berreskuratzeko helburuarekin.
Beloradoko komentua, artxiboko irudi batean. Argazkia: Europa Press
Briviescako (Burgos) Instrukzioko Epaitegiak behin-behinean aske utzi ditu Beloradoko Santa Maria de Bretonera monasterioko Laura Garcia de Viedma eta Susana Varo erlijiosoak. Atxilotu ondoren deklaratu dute hango artelanak saltzea leporatuta. Leonen artelanak hartzeagatik salatutako antzinakoen merkatari bat ere aske geratu da.
Bi erlijiosoak ostegun arratsaldean atxilotu zituzten, lehena Beloradon eta bigarrena Urduñan, ustez ondare historiko gisa katalogatutako eta komentuari berari zegozkion ondasunak bidegabe jabetzeagatik .
Katalogatutako ondasunak saldu, atera eta eskualdatzearen ustezko erantzuleak dira bi erlijioso ohiak; antikuarioari, berriz, errezibitze-delitu jarraitua leporatu diote, pieza horiek eskuratzean, ez zuelako haien legezko jatorria egiaztatu.
Enrique Garcia de Viedma abokatuak esan du epaileak oraingoz ez duela "kautelazko neurririk" ezarri, baina epaitegiaren deiari erantzun beharko diote "hala dagokionean".
Bi erlijiosoek adierazi dute ez dutela "zigortzeko moduko ezer" egin, eta haien abokatuak gogorarazi du auto judizialak gertakari batzuk aipatzen dituela: ondasunen salmentak 2023an, alegia, oraindik banaketarik jazo ez zenean eta abadesa komentuko ondasunen administratzailea zenean.
Garcia de Viedma abokatuak esan du abuztuaren 8tik aurrera adinekoak lekuz aldatzearekin eta neurri horren betearazpena etetearekin lotutako "jarduera guztiak baliogabetzea" eskatu duela.
Agenteek, Beloradoko monasterioko ondare historikoarenak izan zitezkeen eta baimenik gabe lapurtu edo transmititu zitezkeen hainbat artelan katalogatu aurkitu ondoren hasi zen ikerketa.
Burgosko komentuko pieza historiko batzuk Internet bidez saldu zirela egiaztatu zuten. Hala, Madrilgo antigoaleko gauzen denda batean XVII. mendeko Paduako San Antonioren irudi bat aurkitu zuten, zenobio berekoa hura ere. Guardia Zibilak berreskuratu ditu obra horiek.
Aurkikuntza horiek direla eta, joan den ostegunean Beloradoko (Burgos) eta Urduñako (Bizkaia) monasterioak miatu zituzten. Bi erregistroetan hainbat obra atzeman zituzten, epailearen esku uzteko, eta inbentarioan sartzeko zain daude.
Gainera, Urduñan baimenik gabe lekualdatu diren Beloradoko monasterioko artelan ugari aurkitu dira, eta ikerketak irekita jarraitzen du oraindik topatu ez dituzten beste ondare-pieza batzuk berreskuratzeko helburuarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Bederatzi urteko mutiko bizkaitar bat hil da Burgosen izandako auto-istripu batean
Sei urteko beste adingabe bat eta bi heldu larri zauritu dira istripuan, Gaztela eta Leongo Gobernuko larrialdi zerbitzuak jakitera eman duenez.
Ekainek eta bere familiak uste dute "oso eskasa" dela erasotzaileei ezarritako bi urteko espetxe-zigorra
Silvia Gomezek, 2021eko ekainaren 6ko goizaldean Basaurin eraso bortitza jasan zuen Ekain Perrinoren amak, uste du erasotzaileen aurkako epaia "ez dela nahikoa", eta ez dute baztertzen helegitea aurkeztea. Justiziak bi urteko kartzela-zigorra ezarri die 11 akusatuetako 10i.
Poliziak lehergailurik ez zuen maleta bat detonatu du Nafarroako Justizia Jauregian
Eztanda egitean, ikusi dute ez zela objektu arriskutsua, eta normaltasuna berreskuratu da inguruan. Ez dakite nola iritsi den objektua bertara.
Petrolio-konpainiek egunean 81 milioi euro gehiago irabazten dituzte Europar Batasunean gerra hasi zenetik, Greenpeaceren arabera
GKEak eskatu du konpainia horien aparteko irabazien gainean zergak ezartzeko, trantsizio energetikoa finantzatzeko eta kutsatzaile handiak zergapetzeko.
Ekain Perrinoren erasotzaile ia guztiei 2 urteko kartzela zigorra ezarri diete, gorroto-delituagatik
Eraso homofoboaren hamaika egileetatik hamarri 2 urteko espetxe-zigorra ezarri diete, eta hamaikagarrenari, 14 hilabetekoa. Denei 500 metroko urruntze agindua eta isunak ere ezarri dizkiete. Ekain Perrinori eraso bortitza egin zioten, 2021eko ekainean, Basaurin.
Lehengai gisa pipa-azalak erabiliz, bateria kargagarriak lortu dituzte EHUko ikertzaileek
Unibertsitateak jakinarazi duenez, ikerketak egiaztatu du biomasako materialekin egindako bateriek energia nahikoa biltegiratzeaz gain, karga eta deskargako 1.000 ziklo egin ditzakete. Aurkikuntzak aukera ekologikoagoak eskaintzen ditu "garestiagoak eta kutsagarriagoak" diren bateria tradizionalen aurrean.
Albiste izango da: Aste Santuko irteera operazioa, krisiaren aurkako neurriak eta Ilargirako itzulera
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
Hamaika udalerritan Uber herri barruko zerbitzuak ematen ari dela atzeman du Gipuzkoako Foru Aldundiak
Foru erakundeak udaltzainak trebatzea eskaini die udalerri horiei, bide publikoan ikuskapenak egin ditzaten, "beren eskumenen esparruan, lurreko garraioei buruzko Lege Organikoan jasotzen den bezala".
Sutea izan da Lodosako etxebizitza batean, eta Zazpi pertsona zauritu dira; bat, larri
Zazpi pertsona ospitalera eraman dituzte, gaur arratsaldean, Lodosako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz. 77 urteko emakume bat erredura larriekin eraman dute helikopteroz Nafarroako Unibertsitate Ospitalera. Gainerakoek zauri arinak dituzte, kea arnasteagatik.
Ertzaintzak Errekaldeko gaztetxea hustu eta pertsona bati espedientea ireki dio
Ertzaintzako agenteek gazte-eragileek Bilboko Errekalde auzoan erabiltzen zuten lokal bat hustu dute astearte honetan. Bertan, bi pertsona identifikatu eta hirugarren bati espedientea ireki diote.