Bederatzi urteko mutiko bilbotar bat hil da Medina de Pomarren izandako auto-istripu batean
Sei urteko beste adingabe bat eta bi heldu larri zauritu dira istripuan, Gaztela eta Leongo Gobernuko larrialdietarako zerbitzuak jakitera eman duenez. Horietako bi Gurutzetako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte.
Bederatzi urteko mutiko bilbotar bat hil da Medina de Pomarren (Burgos), bi autok aurrez aurre talka egin ondoren. Sei urteko neskato bat eta bi pertsona heldu (emakume bat eta gizon bat), berriz, larri zauritu dira ezbeharrean. Guardia Zibilak baieztatu duenez, hildako haurra eta zauritutako neskatoa eta emakumea bizkaitarrak dira.
Gaztela eta Leongo Gobernuko larrialdietarako zerbitzuko iturriek jakitera eman dutenez, istripua 17:21ean gertatu da N-629 errepidean.
Istripuaren ondoren, mutikoa helikopteroz eraman dute Burgosko ospitale batera, zauri larriekin, eta handik ordu batzuetara zendu da.
Zauritutako beste bi bizkaitarrak, berriz, Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera